Azken berriak
atzera ES|EN
Aurkezpen-ekitaldiak: Declaración sobre los Derechos de los Pueblos Indígenas liburua

Maiatzean Declaracin sobre los Derechos de los Pueblos Indgenas. Hacia un mundo intercultural y sostenible liburuaren aurkezpenak izan ziren Madrilen eta Bilbon. Liburua La Catarata argitaletxearen barne UNESCO Etxeak duen bildumaren azken liburua da. Ekitaldietan nazioarteko eta bertako adituek parte hartu zuten, bai eta publiko eta hedabide ugarien presentzia ere izan genuen.

Madrilen Los pueblos indgenas a la conquista de sus derechos mahai-ingurua ospatu zen Casa American, maiatzaren 6an, partaide hauekin: James Anaya, Nazio Batuetako Herri-indigenen Eskubideei buruzko Errelatore Berezia; Baltasar Garzn, Auzitegi Goreneko Epailea; Daniel Oliva, liburuaren koeditorea, eta Felipe Gmez, egilekia. Ekitaldia Casa Americaren web gunean osorik ikus daiteke; bertan liburua aurkezteaz gain, mahai-inguruko partaideek egindako hitzaldien bidez, 2007an Nazio Batuek Herri Indigenen Eskubideei buruzko Adierazpena onartzeak duen garrantziaren inguruan eztabaidatu zen.

Bilboko aurkezpena Deustuko Unibertsitateko Giza-Eskubideen Pedro Arrupe Institutoak antolatutako La Plasmacin Poltica de la Diversidad kongresuaren baitan ospatu zen. Ekitaldi honetan James Anaya, Nazio Batuetako Herri-indigenen Eskubideei buruzko Errelatore Berezia; Felipe Gmez, liburuaren egilekidea, eta Maider Maraa, UNESCO Etxekoa, eta liburuaren koordinatzailea.

Bi ekitaldiak Nazio Batuen Kulturen Artekotasunaren Nazioarteko Urtearen (2010) ekimenen barne sartu dira.

Informazio gehiago:

Argitalpena: Declaracin sobre los Derechos de los Pueblos Indgenas

James Anayarekin Elkarrizketa

Batuen Kulturen Artekotasunaren Nazioarteko Urtearen ekimenak

Madrileko ekitaldia, ezkerretik eskubira: Felipe Gmez, James Anaya, Baltasar Garzn y Daniel Oliva

Madrileko ekitaldia, ezkerretik eskubira: Felipe Gmez, James Anaya, Baltasar Garzn y Daniel Oliva.

Bilboko ekitaldia, ezkerretik eskubira: Maider Maraa, James Anaya y Felipe Gmez

Bilboko ekitaldia, ezkerretik eskubira: Maider Maraa, James Anaya y Felipe Gmez.

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco