Azken berriak
atzera ES|EN
UNESCO Etxea eta Arabako Foru Aldundia klima aldaketaren aurkako borrokari loturiko lankidetza proiektuetan elkarlanean arituko dira

UNESCO Etxeak eta Arabako Foru Aldundiak klima aldaketaren aurkako borrokari loturiko lankidetza proiektuak gauzatzeko asmoz elkarlanean aritzea erabaki dute.
Helburua da erakundeek zuzeneko lankidetzan aurrera egitea eta garapenerako lankidetzarako bide berriak jorratzea, duela urtebete hiru aldundiek aurkeztu zuten lankidetzarako lehen plan zuzentzailean jasota datorrenari jarraiki.

Aldundiak egingo duen 32.000 euroko ekarpenaren bidez, hain zuzen ere, UNESCO Etxea garapenerako lankidetza arloko hiru arabar proiektu gidatzeaz eta horiek zein neurritan laguntzen duten berotegi efektuko gasen isuriak gutxitzen egiaztatzeaz arduratuko da.

Proiektu horietako bat dagoeneko abiarazi da Amazonasen eta lurzati handi bat basoberritzea du oinarri. Beste bi proiektuak UNESCO Etxeak gidatzen ditu eta Saharako Arabiar Errepublika Demokratikoaren Adiskideen Euskadiko Elkarteak eta Manuel Iradier Elkarte Afrikanistak energia eraginkortasuna handitzeari eta eguzki energiaren erabilerari buruz azaldu dituzten ideietan daude oinarrituta.

Lankidetza modu berri honen funtsa da aipatutako proiektuak karbonoaren borondatezko merkatuan sartzea; izan ere, merkatu horren bidez, gehiegizko gas isuriak konpentsatzeko legezko betebeharrik ez duten lurraldeek konpentsatu egiten dute, lehen adierazitako lankidetza proiektuen bitartez, esate baterako.

Informazio gehiago:

Arabako Foru Aldundia

Karbonoaren borondatezko merkatuak

Argazkian: Mikel Mancisidor, Covadonga Solaguren, Ruper Ormaza eta Txabi Anuzita

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco