Azken berriak
atzera ES|EN
Maiatzaren 22ª: Biodibertsitatearen nazioarteko eguna

Maiatzaren 22a Biodibertsitatearen Eguna izango da. Nazio Batuen Ingurumenerako Programak (NBIP) 1993. urteaz geroztik oroitzen eta antolatzen du egun hori, UNESCOren laguntzarekin. Aurten hauxe izango da goiburua: Biologia-dibertsitatea garapenerako eta pobrezia arintzeko.

Ban Ki-Moon Nazio Batuen Idazkari Nagusiak egun hori oroitzeko diskurtsoan biodibertsitatearen garrantzia nabarmendu du: Munduko pobreen %70 landa-inguruneetan bizi da eta egunero zer jan eta edan izateko biologia-dibertsitatearen mende daude erabat ingurune horietako biztanleak. Hori dela eta, munduko buruzagiek 2002an erabaki zuten biologia-dibertsitatearen galera 2010erako nabarmen murriztea eta erronka hori Milurtekoko Garapen Helburuen artean sartzea.

Era berean, 2010a Biologia Dibertsitatearen Nazioarteko Urtea izendatu dute. Helburuak hauek dira: biodibertsitateak gizakion bizitzan duen garrantzia nabarmentzea, biodibertsitatea kontserbatzeko lorpenen gainean gogoeta egitea eta biodibertsitate-galeraren erritmoa nabarmen murrizteko ahalegin handiagoa egitea eta ahalegin hori bultzatzea.

Informazio gehiago:

Biodibertsitatearen Eguna oroitzeko mezua

Biodibertsitatearen Urtea dela-eta, mundu osoan antolatutako ekimenak


Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco