Azken berriak
atzera ES|EN
Maiatzak 21: Kultura-aniztasunaren Mundu Mailako Egunaren ospakizuna

Gure garaiko eginkizuna da gizadiaren batasuna bere aniztasunean datzala guztiz onartzea eta barneratzea.

Maiatzaren 21ean, ostirala, Elkarrizketa eta Garapenerako Kultur-aniztasunaren Mundu Mailako eguna ospatuko da, 2001etik UNESCOren Kultura-Aniztasunaren Aldarrikapena gogoratzen duena; urte hau berezia da, aurten Nazioarteko Kulturen Hurbilketarako Nazioarteko Urtearekin bat egiten baitu ospakizun honek. Urte honen helburua, UNESCOren Zuzendari Nagusia den Irina Bokova andrearen hitzetan eremu lokal, erregional eta nazioarteko politika guztietan kulturen arteko hurbilketaren zigilua jartzea da, ahalik eta parte hartzaile ugarienak barneratuz.

Hori dela eta, hirugarren urtez, Nazioarteko Aniztasunaren Jaialdia egingo da, maiatzaren 17-27 bitartean. UNESCOren egoitzan egin ohi diren musika, arte eta ekintza akademikoez aparte, aurten munduan zehar ere ekimen ezberdinak bideratuko dira, hala nola Txinan, Hego-Ameriketako eta Karibeko hainbat herrialdetan, Italian, Maroko edota Kanadan, besteak beste.

Jaialdiaren helburua ez da ezberdintasunak goraipatzea, baizik eta aniztasuna ez dela kultur artean ematen adieraztea: aniztasuna eta kultura bat datoz, eta era berean, aniztasuna kulturen baitan dago.

Informazio gehiago:

Kulture Hurbilketarako Nazioarteko Urtea - UNESCO

UNESCOren Zuzendari Nagusiaren mezu Nazioarteko Kultur-Aniztasunaren egunean

Nazioarteko Aniztasunaren 3. Jaialdia


Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco