Azken berriak
atzera ES|EN
UNESCO Etxeak Urari, Giza Eskubideari eta Dibulgazioari buruzko I Topaketan parte hartu du

Ozeanoak dokumentalaren estrainaldiarekin itxi zen ekitaldia eta han izan zen, besteak beste, Elena Espinosa Espainiako Ingurumen, Landa eta Itsas Inguruneko ministroa. Uraren gaiaren gainean munduko dibulgazio-proiektu handiena izan da Ozeanoak.

Lurraren Egunaren bezperan, CinTVek eta WASA Global Network organismoak Urari, Giza Eskubideari eta Dibulgazioari buruzko I Topaketa egin zuten Madrilen. Uraren gaian lan egiten duen nazioarteko organismoa da WASA GN, baita CinTV ekoizpen-etxearen bazkide estrategikoa ere. Proiektuarekin sentibera agertu diren organismo, erakunde eta enpresa pribatuetako ia 100 ordezkari bildu ziren ekitaldian. UNESCO Etxea ere gonbidatuen artean zen.

WASA- GN erakundea uraren gobernagarritasunaren alde ari da nazioartean. Oinarri zientifiko unibertsalaren eta komunikazio gardenaren bidez uraren gaiari buruzko ezagutza laguntzen du, zehazki. CIN.TV, berriz, naturaren eta dibulgazioaren inguruko dokumentaletan, saioetan eta edukietan espezializatutako ekoizpen-etxea da.

URA giza eskubidea eta bizitza-iturria dela azpimarratzeko eta mezu hori agintariei, gizartea aldatzeko lanean ari diren eragileei (Fundazioak, konpainia handien gizarte-erantzukizun korporatiboak eta erakundeetako gizarte-ekintzak) eta, oro har, herritarrei helarazteko sortu zen WASA-GN-en eta CINTV-ren arteko bat-egite estrategikoa. Bi erakundeen arteko elkarlan horri esker hainbat ekimen gauzatu dira gaur arte; azpimarratzekoa da, esaterako, Ur-Munduak ekoizpena 2008an. Bai Espainian eta bai nazioartean hainbat ekitalditan zabaldu eta eman da lan hura. Gaur egun, berriz, beste hainbat ekimen ari dira mamitzen bi organismo horiek: Uraren Nazioarteko Katedra, gogoetarako tokia izan nahi duen gunea, prestakuntzaren bidez arazo unibertsal horri irtenbideak topatzeko espazioa; Ura, Giza Eskubidea eta Demokrazia gaian Harvardeko Unibertsitatearekin lantalde bat; eta beste hainbat ekimen Madrilgo Unibertsitate Konplutentsearekin.

Las Letras Hotelean izan zen ekitaldia. Maria Teresa Quintela WASA-GN-eko kideak egin zituen aurkezlearen egitekoak eta Carlos Fernandez-Jaureguik (WASA-GN-eko CVO) eta Juan Antonio Domnguezek (Cin TV-eko Kontseilari Ordezkaria) gidatu zuten ekitaldia. Bi-biek era atseginean azaldu zituzten uztartzearen helburu handiak, ikus-entzunezko euskarrien laguntzaz. Ozeanoak filmaren trailerra eta munduan uraren egoera zein den erakusten duten irudi zirraragarriak baliatu zituzten, besteak beste. Azalpenen ondoren koktel gozoan hartu zuten atsegin gonbidatuek.

Topaketaren ondotik, gonbidatu guztiek Capitol zinemara jo zuten Ozeanoak film dokumentalaren estreinaldia ikusteko. Uraren gaiari buruzko munduko azken dibulgazio-proiektu handia da aipatutako filma.

Ura eta Giza Eskubidea

Carlos Fernandez-Jaureguik (WASA-GN-eko CVO) datu argigarriak eta sendoak emanez heldu zion ilunabarreko lehen gaiari. Munduan 1.200 milioi pertsonak ez dauka ur segurua eskura, eta halako bi dira, 2.600 milioi lagun, oinarrizko saneamendurik ez dutenak. Datu horien isla lazgarria da 3 segundotik behin pertsona bat hiltzen dela gabezi horiei loturiko gaixotasunen ondorioz. Bizitzeko, etxebizitza izateko edo hezkuntza jasotzeko eskubideak hor dira, baina ura bizitzeko oinarria izanik, ura eskura izatea eta uraren oinarrizko saneamendua izatea ez dira oraindik giza eskubidetzat onartzen. Hain zuzen, horren alde ari da lanean WASA GN.

Oinarrizko behar hori planeta osoan aplikatua izan dadin laguntzeko eta, era horretara, milurtekoko helburua lortzeko (zerbitzu horiek falta dituzten herritarrak erdira murriztea), 50.000 milioi euro behar dira. Hori dela eta, funtsezkoa da erakunde guztien babesa, arazo larri horren garrantzia lehen munduko gobernu guztiei helarazteko.

Ura eta Dibulgazioa

Juan Antonio Dominguezek (Cin TV-ko Kontseilari Ordezkariak) Ura bizitzarako balio oinarrizkoa dela zabaltzea eta horren dibulgazioa erakundeei begira ez ezik herritar guztiei begira egitea zein garrantzitsua den azpimarratu zuen.

Cin TV ekoizpen-etxeak bi lan handitan hartu du parte (Ozeanoak eta Ur-Munduak) eta bi-biak herritarrak arazoaren larriaz sentikortzeko lana betetzen ari dira jada; izan ere, lan horien hedapen masiboa askoz eraginkorragoa da nazioarteko bestelako sentikortze-bideak erabil ditzakeen edozein kanpaina espezifiko baino. UR-MUNDUAK (ordu erdiko 26 kapituluko saila HD formatuan) 800 milioi lagun inguruk ikusi dute orain arte mundu osoan eta OZEANOAK, Jacques Perrin eta Jacques Cluzaud egileen ekoizpen handia, harrera bikaina izaten ari da kritikaren aldetik eta herritarren aldetik estreinatu den herrialde guztietan.

Uraren ezagutzarako funtsezko balioak ematen dituzten zenbait alderdi eta kontzeptu azaldu badira ere, oraindik asko geratzen da kontatzeko eta erronka asko gauzatzeko etorkizunari begira. Eta, ikus-entzunezkoak gero eta garrantzi handiagoa duen mundu honetan, Ur Birtuala kontzeptuak egiazko munduan duen esanahia izango da, beharbada, hurrengo erronka.

Ms informacin:

WASA-GN erakundeak eta UNESCO Etxeak hitzarmena sinatu dute


Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco