Azken berriak
atzera ES|EN
UNESCO Etxeak eta Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak lankidetza hitzarmena sinatu dute

UNESCO Etxeak eta Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak lankidetza hitzarmena sinatu dute pasa den maiatzaren 12an. Horren arabera, hainbat ekimen abiarazi nahi dira euskal gizartearen partaidetza sustatu eta mundu mailako erronkak lortzeko, bereziki, uraren inguruko hainbat prestakuntza-ekimen antolatuz eta herritarrak sentsibilizatuz.

Lankidetza honen helburua da hainbat jarduera-ildo garatzea. Hala, Bizkaiko gizarteak ikusi ahal izango du erakunde biek ura edukitzeko eta ura saneatzeko mundu mailako erronken aurrean hartu duten konpromisoa.

Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren eskarmentua eta gaitasuna uztartzeko asmoa dago, sentsibilizazio eta hezkuntza gaietan lan egiteko eta UNESCO Etxeak abiarazitako lan-ildoei lotzeko. Izan ere, azken horrek esperientzia zabala dauka sentsibilizazio ekimenak garatzen, bai eta nazioarteko uraren eta saneamenduaren gaineko ezagutza ere.

Informazio gehiago:

Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco