Azken berriak
atzera ES|EN
OMEko Osasun Publikoko eta Ingurumeneko Zuzendaria: Saneamendua eta edateko ura ez zaintzea garapenaren kontrako erasoa da

NBE-Urak saneamenduari eta edateko urari buruz egiten duen urteko balioespenaren arabera (Global Annual Assessment of Sanitation and Drinking-Water - GLAAS), garapenerako laguntza guztiak aintzat harturik, 1997 eta 2008 artean %8tik %5era murriztu dira uraren eta saneamenduaren sektorea laguntzeko konpromisoak. Osasunaren, hezkuntzaren, garraioaren, energiaren eta nekazaritzaren alde hartutako konpromisoen ehunekoa baino txikiagoa da %5 hori. GLAAS txostena 2010eko apirilaren 21ean aurkeztu zuten Washingtonen NBE-Urak eta Osasunaren Mundu Erakundeak (OME).

Saneamendurik eta edateko urik gabe, komunitateek eta herrialdeek galdu egingo dute pobreziaren eta gaixotasunaren aurkako borroka, esan zuen Maria Neirak, OMEko Osasun Publikoko eta Ingurumeneko Zuzendariak.

NBE-Urak egindako GLASS txostenaren ondorioak garapen bidean diren herrialdeetako finantza-ministroei aurkeztuko zaizkie, baita saneamenduaren eta uraren arazoaz arduratzen diren ministroei eta herrialde emaileen ordezkariei ere. Horrekin lortu nahi da uraren eta saneamenduaren eta ekonomia-hazkundearen artean dagoen lotura hobeto ulertzea, beharrezko baliabideak helburu horretara bideratzea, eta elkarri kontuak emateko, aliantzak sortzeko eta ardurak trukatzeko kultura sustatzea.

Edateko ur txarra, saneamendu desegokia eta higienerik eza direla medio, bost urtetik beherako 2,2 milioi inguru haur hiltzen dira urtero. Heriotza horietatik guztietatik 1,5 milioi beherakoei loturiko gaitzen ondorioz hiltzen da. Munduko gaixotasunen artean bigarren gaitz larriena dira beherakoei loturikoak, jakinarazi zuen Neira andereak.

NBE-Urak landutako GLAAS-Txostenak hainbat gomendio ematen du. Hauek dira nagusiak: saneamenduari eta edateko urari lehentasun handiagoa ematea politikan, baliabideak hobeto aprobetxatzea, sistemak sendotzea eta maila guztietan aliantza sendoagoak sortzea.

Guztiok saneamendua eta edateko ura modu iraunkorrean izateko aliantza globala, horretan datza Guztiontzako saneamendua eta ura konpromisoa. Inbertsioen gainean erabakiak hartu eta sektoreko ikusmoldeak alda ditzaketen pertsonak ere aintzat hartzen ditu konpromiso horrek.

Uste sendoa dugu saneamenduari eta urari lehentasuna ematea eta aurrerapausoak elkarrekin jasotzea lagungarri izango dela garapenaren bidean aurrera egiteko, eta, orobat, bide horretatik esperantza sor daitekeela hainbat herrialdeetarako, oinarrizko zerbitzu horiek herritar pobreenei eta horien artean egoera ahulenean dauden haurrei helarazteko, adierazi zuen Clarissa Brocklehurstek, UNICEFeko Ur, Saneamendu eta Higieneko Arduradunak.

Txosten osoa ingelesez [PDF, 24.80 Mb]

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco