Azken berriak
atzera ES|EN
Kultura-eskubideak martxan jartzeko mintegia

Pasa den otsailaren 1ean eta 2an Pour une mise en oeuvre des droits culturels. Nature, enjeus et dfis (Kultura-eskubideak martxan jartzeko mintegia: natura, erronkak eta desafioak) izeneko mintegi bat egin zen Genevan, Nazio Batuetako Giza Eskubideen Goi Komisariatuak antolatuta, eta Friburgoko Aniztasuna eta Kultura Eskubideen Behatokiaren laguntzarekin.

Mintegian Farida Shaheed Kultura Eskubideetarako Nazio Batuetako Giza Eskubideen Batzordeko aditu independenteak parte hartu du, eta maila honetako lehen topaketa izan da. Hori dela eta, kultura-eskubideen inguruan munduko aditu entzutetsuak direnen partaidetza izan genuen, hurrengo 3 urteetan Adituaren Agintaldian kontuan hartu beharko diren alderdiak identifikatzen laguntzeko.

Adituen aurkezpen-saioetan, eta ondorengo eztabaidetan, Mintegiaren helburua kontzeptuak argitzea eta kultura-eskubideak gauzatzeko zehazten diren erronka nagusiei buruz hausnartzea zen.

Jaime Marchn Nazio Batuetako Ekonomia, Gizarte eta Kultura Eskubideen Batzordeko Zuzendariaren presentzia nabarmendu nahi dugu. Bizitza Kulturalean parte hartzeko Eskubideari buruzko Behaketa Orokorraren idazlea da bera; behaketa hori azaroan onartu zen, eta 2009ko abenduan aurkeztu zen Madrilen eta Bilbon, UNESCO Etxearen eskutik.

Pour une mise en oeuvre des droits culturels. Nature, enjeux et dfis izeneko mintegi honetan, UNESCO Etxeako Kultura eta Hizkuntzak Programaren arduraduna eta DESC Programaren arduraduna ere izan ziren. UNESCO Etxeak, gainera, Friburgoko Kultura Eskubideen Aniztasunaren Behatokiaren aldeko GKEren Plataformako kide gisa parte hartu zuen, Aditu Independentearen Agintaldian Plataforma horren bidez laguntza emateari buruzko statement bat irakurriz.

Farida Shaheedek 2010eko ekaineko saioan egingo du Agintaldiari buruzko lehen aurkezpena Giza Eskubideen Batzordearen aurrean.

Informazio gehiago:

Informazio osagarria eta mintegiaren egitaraua

Presente y futuro de los derechos culturales

Aditu independientearen izendapena

Friburgoko Aniztasuna eta Kultur Eskubideen behatokia

Laguntzailea:

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco