Pasa den otsailaren 18an, Paisaiaren nazioarteko master bat abian jartzeko hitzarmen sinatu bat aurkeztu zuten Euskal Herriko Unibertsitateak eta UNESCO Etxeak, paisaiari buruzko prestakuntza eta ikerketa bultzatzeko plan baten barnean.
Gasteizko campusean jardunaldi bat egin zen, eta bertan, hainbat pertsonak parte hartu zuten; besteak beste, Iñaki Goirizelaiak, Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak; María del Pilar Unzaluk, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Antolamendu, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak; Txabi Anuzitak, Unesco Etxea-ko ordezkariak; Fernando Murgak, Letren Fakultateko dekanoak, eta Peio Lozanok, master-proiektuko talde koordinatzaileko kideak.
Hitzarmena aurkeztu ostean, Florencio Zoido geografo ospetsuak “Paisaiaren Europako Hitzarmena: paisaiaren proiekzioa eta erabilera lurraldearen antolamenduan” hitzaldi bikaina eman zuen.
Informazio gehiago eta aurkezpenaren bideoa