Azken berriak
atzera ES|EN
2010: Kulturen Hurbilketarako Nazioarteko Urtea

2010a Kulturen Hurbilketarako Nazioarteko Urtea da, Nazio Batuek aldarrikatuta eta UNESCOk koordinatuta. Helburu nagusietako bat da kultura-aniztasunaren eragin mesedegarriak agerian uztea, kulturen arteko maileguak -elkarrizketa inplizitu eta esplizituaren bidez sortutakoak-, transferentziak eta trukeak zein garrantzitsuak diren onartuta.

UNESCOren arabera, kulturen arteko elkarrizketak Estatuak ez ezik gizarte zibil osoa mugiarazi behar du eta, alde horretatik, mobilizatzeko deia egin du, gaiari buruz nork bere ekimenak eta jarduerak burutu ditzan.

UNESCOk lau gai nagusi jarri ditu:

  • Kultura, etnia, hizkuntza eta erlijioen aniztasunaren aldetik elkarren berri izan dezagun sustatzea
  • Guztion balioen erreferentziazko marko bat sortzea
  • Kalitatezko hezkuntza indartzea eta kulturarteko gaitasunak hartzeari bultzada ematea
  • Garapen iraunkorrerako elkarrizketa sustatzea

Era berean, bakea eraikitzeko bidean elkarrizketa zein elementu garrantzitsua izan daitekeen azpimarratu du UNESCOk. Bide horretan gauzatuko diren ekimenen azken helburua da besteengana zabaltzeko eta giza familia bere aniztasun osoan sakon ulertzeko guneak sortzea.

UNESCO Etxeak bat egingo du nazioarteko urte honekin eta hainbat ekitaldi antolatuko ditu 2010ean.

Informazio gehiago:

UNESCO - Kulturen Hurbilketarako Nazioarteko Urtea

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco