Azken berriak
atzera ES|EN
Mexikoko mazahua emakume indigenen uragatiko borroka

Anahi Copitzy Gomezek, Mexikoko Gizarte Antropologiako Ikerketen eta Goi Mailako Ikasketen Zentroko kide denak, hitzaldi bat eman zuen Deustuko Unibertsitatean Mexikoko mazahua emakumeen borrokari buruz.

Soro batzuen urpetzea zela eta ekin zioten mazahua emakumeek beren borrokari Mexikon; izan ere, kaltetutako nekazariek kalte-ordainak exijitu zituzten, baina ez zuten aldeko erantzunik jaso.

Nekazariak antolatuz joan ziren, eta beren eskakizunak zabaldu zituzten; beren komunitateak edateko urez hornitzea, ingururako garapen-plan bat egitea, eta desjabetutako lurrak itzultzea eskatu zuten. Urte batez antolaketa formalagoa izan ondoren, mazahua emakumeek hartu zuten agintea, eta mugimenduaren irudi bihurtu ziren. Indarkeriarik gabeko protesta-ekintzen bidez, ur-hornikuntzako sistemak lortu zituzten beren komunitateetarako, beste lorpen batzuekin batera, hala nola, negutegiak jartzea eta horien inguruan ekoizpen-kooperatibak sortzea, lurrak itzultzea eta soroetako kalteak ordaintzea.Gizarte mugimendu askok onartu du mazahua emakumeen mugimendua, hala nola, ingurumenaren aldeko mugimenduek edo mugimendu ekologistek, emakume-mugimenduek, indigenen mugimenduek eta urarekin lotutako mugimenduek.

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco