Azken berriak
atzera ES|EN
Kultura eta garapena mintegian parte-hartzea

Abenduaren 16an Kultura eta Garapena: ikuspuntu berriak eta espainiar lankidetzaren barneko aplikazioak mintegia ospatu zen, Getafeko (Madril) Carlos III Unibertsitateko Nazioarteko Ekintza Solidarioko Masterraren barruan.

Mintegiak bi mahai-inguru zituen; lehenengoak garapen prozesuetan kulturak duen paperaren inguruko gerturapen teorikoa egitea zuen helburutzat, eta bigarrenak garanpenerako kultur-lankidetzaren ekimenen adibide zehatzak aurkeztu zituen.

Lehenengo mahai-inguruan hauek izan ziren partaideak: Mnica Martnez Mauri (Lleidako Unibertsitatea), Maider Maraa (UNESCO Etxea) eta Ana Manero (Carlos III Unibertsitatea), eta moderatzaile moduan Daniel Oliva (Carlos III Unibertsitatea) egon zen. Bigarren mahaian Raffaela Galante (AIETI), Jess Prieto de Pedro (Instituto Comunicacin Cultural) eta Carmelo Garca (IEPALA) egon ziren, Fernando Marioren moderazioarekin (Carlos III Unibertsitatea).

Maider Maraak, UNESCO Etxearen izenean, kultura eta garapen arloan dauden tresnak azaldu zituen, Nazio Batuek egindakoak, batez ere. Era berean, kultur-eskubideen egungo egoeraren berri eman eta amaiera moduan Espainiar Estatuko lankidetzak kultura bere barne hartzeko agertzen dituen oztopoak azaldu zituen.

Informazio gehiago:

Mster en Accin Solidaria Internacional

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco