Azken berriak
atzera ES|EN
EFIM 2009: Ikasle sarituen topaketa Estrasburgon (Frantzia)

Abenduko 4 eta 8 artean Monumentuen Nazioarteko Argazki Esperientzia (IHPE) izeneko lehiaketako irabazleen nazioarteko topaketa izan da Estrasburgon.

Europako Kontseiluaren elkarlanaz Kataluniako Generalitatek bultzatua, ibilbide luzeko sari honen helburua da ikasleek, argazkilaritzaren bidez, beren inguruko monumentuak eta paisaia zaintzen, baloratzen eta gozatzen ikastea.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren laguntzaz, Unesco Etxeako hezkuntza-arloak koordinatu du Euskal Autonomia Erkideko ikastetxeen parte-hartzea.

Aurtengo irabazleak dira Naroa Peagarikano, Urretxuko Urretxu-Zumarraga Ikastolakoa eta Mara Junquera, Bilboko Artxandape Ikastolakoa. Haien argazkiak Europako Batzordean egon ziren erakusgai, eta nazioarteko katalogoan daude 47 herrialde baino gehiagoko gainerako sarituekin batera. Ikastetxe biok UNESCOkorekin Elkartutako Eskola Sareko kide dira.

Ospakizunen, irabazleez gain, bigarren saritu batek ere parte hartu zuen, Miriam Monasterio, eta hiru irakasle laguntzaile Diplomen banaketa abenduaren 4an izan zen Europako Kontseiluaren Jauregian. Colmar, Riquewhir eta Koenigsbourgera egindako bisita artistiko eta kulturalak ere gehitu zitzaien oso herrialde desberdinetako gazteen arteko topaketa-jardunaldi intentsuei. Horiei esker, Europako Kontseiluak nola funtzionatzen duen eta haren xedea zein den ezagutu ahal izan zuten, eta guztion ondarea gertutik preziatzeko ere balio izan zuten jardunaldi horiek.

2008an IHPEk Europar Batasuneko Kultur Ondarearen Domina/Europa Nostra Saria jaso zuen, bere 14 urteko ibilaldian gazteen hezkuntzaren eta difusioan alde egin duen lanarengatik.

Informazio gehiago:

EFIM 2009


Euskal Autonomia Erkidegoan saritutako argazkiak:

Naroa Peagarikano (15 urte). Urretxu-Zumarraga Ikastola.

Miarritze

Mara Junquera (14 urte). Artxandape Ikastola.

Unamunoko eskailerak. Bilbo

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco