Azken berriak
atzera ES|EN
Ekosistemen eta giza ongizatearen arteko harremana aztertzeko proiektuaren errekonozimendua jaso du

Bizkaiko Foru Aldundiak eta UPV/EHUko Garapen Iraunkor eta Ingurumeneko Hezkuntzari buruzko UNESCO Katedrak UNESCOren errekonozimendu ofiziala jaso dute Milurteko Ekosistemen Ebaluazioa Bizkaian proiektuaren lehenengo lan-proiektua aurkeztu eta gero. Nazio Batuen Erakundeak eskerrak eman dizkie proiektuaren bultzatzaileei eta aprobazio ofiziala jaso dutelako pozik agertu dira. Gaineratu dute proiektu hau aberasgarria izango dela planeta osoan egiten ari diren ebaluazio azpiglobalentzat.

Ikerketa-proiektu honek giza ongizatearen eta ekosistemen osasunaren arteko harremana aztertzen du. Pertsona guztiak naturaren eta ekosistemek eskaintzen dizkiguten zerbitzuen mende gaudela bizitza osasungarria eraman ahal izateko abiapuntutzat hartuta, ikerketa-proiektu honen helburua Bizkaiko Lurralde Historikoari buruz dagoen ezagutza handitzea kapital naturala hobetzeko eta ingurumenaren gaineko eragin negatiboak murrizteko. Laburbilduz, ekosistemen erabilerari eta giza ongizateari buruzko erabakiak hartzea hobetzen laguntzen duten oinarri zientifikoak sendotzea.

Gure ekosistemetako inpaktuek lurraldean eragina duten oraingo politiken inpaktuari erantzuten diote eta jardunaldiak erantzuteko egon daitezkeen aukerak aurkeztu nahi ditu, hauek kudeatzaileentzat lagungarri izateko gure ongizatean eragiten duten erabakiak hartzeko orduan. Ingurumeneko Foru Diputatu Iosu Madariaga jaunak azaldu du ikuspegi berria dela ezagutza zientifikoa sendotzearen aldeko apustua egitea eta adostasun zientifiko zabalak bilatzea laguntza-oinarri gisa erabakiak hartzeko orduan, eta horrela giza ongizatea etorkizunari begira bermatzeko ekosistemen babesa eta erabilera iraunkorra hobetzea.

Bizkaiko kapital naturala hobetzea

Lurralde osorako basoaren zerbitzuak aztertuko dira. Bestaldetik, azterketarako lau gune aukeratu dira: Urkiola, Lea, Urdaibai eta Bilbo Metropolitarreko Gerriko Berdea. Horietako bakoitzean hainbat funtzio eta zerbitzu aztertuko dira:

Urkiola: Basoak, karst (ura, higadura, karbonoa)
Lea: Landazabal atlantikoaren hornidurako zerbitzuak eta ekosistema ibaitarra.
Urdaibaiko estuarioa: Kostaldeko ekosistemak, hondartzak, padura eta ibarrak.
Bilbo Metropolitarreko Gerriko Berdea: Hiribarruko eta perihiriko sistemaren kultur zerbitzuak.

Ekosistemak edo paisaiak eta giza ongizatearekin duten harremana aztertzeko ariketa hau Euskadin egiten den lehena da. 371.000 euroko aurrekontua du, Bizkaiko Foru Aldundiak UPV/EHUko Garapen Iraunkor eta Ingurumeneko Hezkuntzako UNESCO Katedraren alde eman duena 2008-2010 hirurtekorako.

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco