Azken berriak
atzera ES|EN
EUROMAB sarearen topaketan parte hartu du UNESCO Etxeak

Ingurumenaren eta iraunkortasunaren arloko arduradunak, Josu Sanzek, parte hartu zuen EUROMABek, Europa eta Ipar Amerikako Biosfera Erreserben sareak, bi urtez behin antolatzen duen topaketan. Topaketa hori, urterokoa, Tatryko (Eslovakia) BEn egin zen. Eslovakiako MAB Batzordeak eta UNESCOren MAB programako idazkaritzak antolatu zuten.

UNESCO Etxeak, UNESCOren ordezkari denak Urdaibai Biosfera Erreserbaren Patronatuko Osokok Bilkuran, balioa eman nahi die biosfera-erreserben munduko sarearen esparruan Urdaibain egiten diren jarduerei, eta eduki eta ideia berriak gehitu nahi dizkio Urdaibaiko lanari.

Topaketa horretan parte hartzeak aukera eman digu EUROMAB sarearen estrategiaren lanketan parte hartzeko, Munduko Sarerako Madrileko Ekintza Planaren esparruan, bai eta harreman interesgarriak ezartzeko aukera ere.

Informazio gehiago nahi izanez gero:

UNESCO Biosfera erreserbak

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco