Azken berriak
atzera ES|EN
UNESCO Etxeak Ura izateko Giza Eskubideari buruzko ekitaldi paraleloa antolatu du UNESCOrekin batera 35. Batzar Nagusian

Aurreko urriaren 19an UNESCOko Gizarte eta Giza Zientzien Sektoreak eta Natur Zientzien Sektoreak eta UNESCO Etxeak ekitaldi paraleloa antolatu zuten ura izateko giza eskubideari buruz elkarrekin egindako lana aurkezteko. UNESCOren 35. Batzar Nagusiaren esparruan egin zuten aurkezpen hori.

Marguerite Chaisemartinek (UNESCO), Ylva Lennartsson-Hartmannek (UNESCO) eta Natalia Uribek (UNESCO Etxea) ura izateko giza eskubidearen lege-oinarriak, munduan ura eskura izateko eta saneamendurako egoera eta eskubide horren esanahia zein diren aurkeztu zuten Cultivating Water erakusketa gunean.

Era berean, ura izateko giza eskubideari buruzko adituen nazioarteko bileran jasotako gomendio nagusiak ere ezagutarazi zituzten. Bi erakundeek elkarrekin antolatu zuten bilera hura ere 2009ko uztailaren 6 eta 7an Parisen. Bilera hartako ekarpen nagusiak argitalpen batean jaso dira; hain zuzen, urriaren 19ko ekitaldian aurkeztu zen lehenbiziko aldiz argitalpen hori eta eskueran dago ingelesez, frantsesez eta gazteleraz.

Informazio gehiago:

1. Ekiltaldi paraleloa:

Flyer

Aurkezpena-PowerPoint

2. Argitalpena Ura izateko giza eskubideari buruzko adituen nazioarteko bilera:

Gaztelaniaz

Ingelesez

3. beste dokumentuak:

Director-Generals written introduction to the general debate of the Executive Board

UNESCO - Erabakia

UNESCO Eztabaida laburpena

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco