Azken berriak
atzera ES|EN
Prestakuntza-ibilbidea 1. saioa: klima-aldaketak garapenean duen eraginaren nazioarteko ikuspegiari buruzko sarrera (Ekainak 1)

Prestakuntza-ibilbideko lehen saio hau jende guztiari zuzentzen zaio oro har, baina, bereziki, euskal GGKEetako boluntarioei. Klima-aldaketarekin lotutako alderdi tekniko eta zientifikoenei buruzko ikuspegi orokorra baina, aldi berean, funtsezkoa eta osoa eman nahi da. Esparru horretan gauzatzen ari diren jarduketak zuzen-zuzenean ezagutu ahal izateko, Indonesian gauzatutako esperientzia bat aztertu zen.

Klima-aldaketa: fenomenoa eta jarduketarako tresnak

Iria Flavia Pealvak, Factor CO2 elkartearen proiektuen arduradunak, bere aurkezpenarekin, sarrera bat egin zion klima-aldaketaren gaiari, nazioarteko ikuspegi batetik. Klima-aldaketaren fenomenoaz eta isurien iturri nagusiez hitz egin ondoren, jarduketarako dauden organo eta tresna nagusiak azaldu zituen, besteak beste, Kiotoko Protokoloa eta beronen garapena, edota isuri-eskubideen europar merkatua. Tokiko baliabideen garrantziaz ere hitz egin zuen, eta adibidetzat Klima Aldaketaren aurkako Euskal Plana jarri zuen.

Horretaz gain, Kiotoko Protokoloaz geroztiko eszenatokiari buruzko zenbait alderdi eztabaidatu ziren, eta aintzat hartu zen Txina eta horrelako herrien gaur egungo egoerak eta mundu-krisiak aurtengo urtearen amaieran Kopenhagen izango diren negoziazioak markatuko dituztela.

Azkenik, zenbait eragilek betetzen duten leku garrantzitsua azpimarratu zuen Iriak: gobernuek Kioton erabakitakoa betetzea, araututako instalazioen bidez isuri-eskubideen salerosketa-erregimena betetzea, eta herri-administrazioek eta, oro har, gizarteak beren borondatez hartutako konpromisoek betetzen duten funtzioa.

Ikusi aurkezpen osoa (pdf 1.23MB)

Klima-aldaketa eta giza garapena

Josu Sanzek, UNESCO Etxearen Iraunkortasuna eta Ingurumena arloaren arduradunak, Giza Garapenari buruzko txostena 2007/2008. Klima-aldaketari aurre egiten: elkartasuna mundu zatitu honetan txostena, Nazio Batuen Garapen Programarena (NBGP), aurkeztu zuen. UNESCO Etxeak lankidetza-harreman estua du NBGPrekin; urtero, txostenaren laburpenaren euskarazko edizioa egiten dute, eta berorren idazleetariko batekin batera aurkezten dute. Giza Garapenari buruzko 2007/2008ko txostenak, datu eta ebidentzia zientifikoetan oinarritzen den txosten horrek, argi eta garbi dio giza garapenari eta, beraz, Milurteko Garapen Helburu guztiei eta bakoitzari eragiten diela, gutxi edo gehiago, berotze globalak, eta horixe azpimarratzen du.

Horiek guztiek Milurteko Helburuei eta giza garapenari eragiten diete, eta desberdintasunak areagotzen dituzte. Berotze globalaren aurrean zaurgarrienak behartsuak direla nabarmendu zuen Josuk. Hauek dira aurrez aurre dituzten arriskuetako batzuk: nekazaritzako produktibitate txikiagoa, ur falta izateko arrisku handiagoa, muturreko fenomeno klimatikoak jasateko arrisku handigoa, osasunaren gaineko eraginak edota ekosistemen kolapsoa.

Txostenak dioenez, klima-aldaketaren eraginak agerikoak dira jada: lehorteak, uholdeak, tenperatura igotzea, desertifikazioa... Baina oraindik badugu aukera atzerakorik ez duen ingurumen- eta gizarte-hondamendi handiagoa saihesteko. Alde batetik, kontuan hartu behar dugu isuriak metatu egiten direla, eta beraz, zenbat eta gehiago isuri, orduan eta gehiago metatuko direla atmosferan; eta, bestetik, aintzat hartu behar dugu guztion erantzukizun komun baina desberdina. Horrek esan nahi du, ondorioak guztiok baina batik bat behartsuenek jasango badituzte ere, herrialde garatuak garela gure isuriak murrizten eta gure garapen-eredua aldatzen ahalegin handiena egin behar dugunak.

Hala dio txostenak: Munduak badauka neurriak hartzeko behar beste baliabide finantzario eta gaitasun teknologiko. Larritasun horretaz jabetzea, gizakion arteko elkartasuna eta interes kolektiboak lehenestea falta zaigu.

Ikusi aurkezpen osoa (pdf - 2.49MB)

Giza garapenari buruzko 2007/2008ko txostena euskaraz

Gazteei zuzendutako txostenaren bertsioa

Indonesiako oihana babestu eta zaintzeko esperientzia

Marta del Hoyok, Ekopass elkartekoak, Sumatra uhartean (Indonesia) garatzen ari diren esperientziaren berri eman zuen: "Sumatran, Indonesian, mehatxatuta dauden naturaguneak babestu eta zaintzeko proiektua". Proiektu hau gauzatu ahal izateko, Karmele Llanoren eta hango IAR Indonesia gobernuz kanpoko erakundearen laguntza izan dute. Proiektu honek dituen funtsak AECID, Ekopass, Naider eta IAR Indonesia elkarteenak dira.

Proiektu horren helburu nagusia palmondoaren laborantza estentsiborako egindako basogabetzeek mehatxatutako guneak babestu eta zaintzea da, Batutegi ingurua babesteko. Inguru hau jatorri primarioko baso tropikal euritsua da, biodibertsitateari dagokionez oso balio handikoa eta inguruko ur-baliabide gisa ezinbesteko garrantzia duena. Gune horiek babestu eta zaindu nahi ditu proiektu horrek, bai naturaren ikuspegitik interes handia dutelako eta bai hainbat eta hainbat espezieren habitata delako. Horretarako, askotariko jarduketak ari dira egiten, kartografia-lanak, biodibertsitatearen azterketa, herritarrak hezteko jarduerak, tokiko klase politikoarengan eragiteko jarduerak, eta abar, inguru horiek interes ekologikoko eremutzat hartzeko izendapenen bat lortzeko.

Klima-aldaketaren aurkako borrokarako oinarrizko tresnetako bat oihana babestea zela nabarmendu zuen Martak. Zuhaitzek karbonoaren isurbide gisa jokatzen dute, zuhaitzek hazteko CO2 xurgatzen baitute. Hortaz, oihanek CO2-a finkatzen dute, eta oihanak suntsitzeak klima-aldaketaren arazoa larriagotu egiten du. Horretaz gain, oihanek beste funtzio batzuk ere betetzen dituzte espezie ugariren habitat gisa, biodibertsitatea sustatzen dute, eta ur erreserba garrantzitsuak dituzte. Zehazki, berotegi-efektuko gasen isurpen handienak dituzten herrialdeen zerrendan lehen tokian dator Indonesia, batik bat, hango baso eta oihanak desagertu direlako.

Ikusi aurkezpen osoa (pdf 2MB)

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco