Azken berriak
atzera ES|EN
KATALUNIAKO PARLAMENTUAK BABESA ERAKUTSI DIO BAKERAKO GIZA ESKUBIDEAREN ALDEKO NAZIOARTEKO KANPAINIARI

Kataluniako Parlamentuko Kooperazio eta Elkartasun Batzordean ordezkaritza duten indar politiko guztien adostasunez onetsi da ebazpena.

2009ko otsailaren 26an, Kataluniako Parlamentuko Kooperazio eta Elkartasun Batzordeak bakerako giza eskubidearen kodifikazio-prozesuari babesa erakusteko ebazpena onetsi zuen, parlamentuan ordezkaritza duten indar politiko guztien adostasunez eta aho batez.
Babesa historikoa da, munduko lehen parlamentu-instantzia baita, Bakerako Giza Eskubidearen aldeko Nazioarteko Kanpainari laguntza ematen. AEDIDHk (Giza Eskubideen Zuzenbidearen Aplikaziorako eta Garapenerako Espainiako Elkartea, gaztelerazko sigletan) eta UNESCO Etxeak sustatzen dute kanpaina, eta gizarte zibileko 120 nazioarteko erakunde baino gehiagoren laguntza du jada. Batzordeak onetsitako ebazpena hilabete barru berretsiko du Kataluniako Parlamentuaren Osoko Bilkurak, Adierazpen Instituzionalaren sistema baliatuz.

Onetsitako testuaren xedapenetan, Batzordea Luarcako Deklarazioari atxikitzen zaio, eta bete betean bat dator haren edukiekin: hitzaurrearekin, I zatiarekin (Bakerako Giza Eskubidearen Edukia), II zatiarekin (Deklarazioaren Aplikazioa) eta azken xedapenekin. Era berean, guztiz ados agertzen da Batzordea 2010ean GKEen nazioarteko konferentzia antolatzearekin, Bakerako Giza Eskubidearen Proiektua adosteko, eta horrela, Nazio Batuetan Giza Eskubideen inguruan eskumena duten organoei helarazteko, eskubide horren kodifikazio-prozesu ofiziala has dadin.

Azkenik, ebazpenean Generalitateko Gobernuari eskatu zaio nazioarteko gizarte zibilak Bakerako Giza Eskubidearen kodifikazio pribatuaren alde bultzatzen dituen ekimenei laguntzen jarrai diezaien, bai Generalitatearen kanpo-jardunean bai Estatuko Gobernuarekin dituen harremanetan. Era berean, Generalitateko Gobernuari eskatu zaio Estatuko Gobernuari jakinarazi diezaion bat egiten duela Nazio Batuetako organismo eskumendunek Eskubide hori ofizialki kodifikatzeko hasiko duten prozesuarekin.

AEDIDHko gure bazkideei zorionak eman nahi dizkiegu, helburu hori erdiesteko egindako lanarengatik, indarra emango baitigu lanean jarraitzeko, Bakea onartu eta eskatu daitekeen giza eskubidetzat har dadin.

INFORMAZIO GEHIAGO:

BakerakoGiza Eskubideari buruzko Luarcako adierazpena

Kataluniako Legebiltzarra Bakerako Giza Eskubidea

Bakerako Giza Eskubidearen aldeko Nazioarteko Kanpainaren aurkezpena Eusko Legebiltzarrean

AEDIDH

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco