Azken berriak
atzera ES|EN
SORMEN INDUSTRIEN I. NAZIOARTEKO FORUMA "BIZKAIA CREAKTIVA"

Sormen Industrien I. Nazioarteko Foruma Bizkaia Creaktiva datorren martxoaren 25tik 28ra izango da Bilbon. Forum honek sormena bere arlo guztietan sustatzeko erreferente eta topagune bat izan nahi du: arkitektura, artisautza, ikus-entzunezkoak, etab. Creativity Zentrum Bilbao-k antolatuta, eta Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilboko Udalaren laguntzaz, Forum-aren ekintzak Bilboko Itsasadarra Itsas Museoan izango dira.

UNESCO Etxeak ekimen honekin bat egin nahi izan du Nazio Batuak eta Sormen Industriak deituriko zientzia-taldea osatuz, Nazio Batuetako agentzia desberdinen 3 adituekin, sormen industriei buruzko lanean aintzindari direnak. Talde honek sormenak eta bere adierazpen desberdinek tokiko garapenean zein giza garapenean izan dezaketen garrantzia zabaltzea du helburutzat.

Gai horretan sakontzeko, Georges Poussin, UNESCOko Garapenerako Sormen Industrien Sailburua; Edna Dos Santos, UNCTAD-eko Ekonomia eta Sormen Industrien Programaren Sailburua; eta Francisco Simplicio, UNDPko Hegoalde-Hegoalde Lankidetzarako nitate Bereziaren Ezaguera eta Eragiketen Administraziorako Sailburua, parte hartuko dute.

Talde honetan Nazio Batuek sormen industriak eta garapenari buruz burututako ekintza ezberdinak ezagutu ahal izango ditugu, haien artean Sormen Ekonomiari buruzko 2008ko Txostena eta Sormen Hirien Sarea beriziki.

Harremanetarako pertsona:
Maider Maraa,
m.marana@unescoetxea.org 94 427 64 32


Informazio gehiago eta izen-ematea:

Bizkaia Creaktiva

Informazio osagarria:

UNCTAD. Sormen Ekonomiari buruzko 2008ko Txostena (laburpena - gaztelaniaz)


Sortzeko Hirien Sarea



Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco