Azken berriak
atzera ES|EN
Uraren giza eskubidea ur eta saneamenduen esku-hartze ereduetan txertatzeko erronka

GGKEen koordinakunde espainiarraren Uraren Taldeak tailer bat antolatu zuen uraren arloan esku hartzeko ereduei buruz, ikuspegiak eta esperientziak trukatzeko asmoz. Taldea osatzen duten elkarteek beren lanaren ezinbesteko oinarritzat hartu zuten ura eta saneamendu-zerbitzuak izateko giza eskubidea.

Tailerra Madrilen ospatu zuten joan den otsailaren 12an.Tailerraren xede nagusia zenbait gairen inguruan hausnarketa egitea izan zen; alde batetik, ura eta saneamendu-zerbitzuak izateko giza eskubideak garapenerako lankidetzaren esparruan eraginkortasunez nola abiarazi,eta, beste alde batetik, horrek dakartzan erronkak.

Gaur egungo kudeaketa-eredu nagusiaz hitz egin zuten, komunitate mailako kudeaketa-ereduaz, alegia. Uraren giza eskubidea bermatzea du helburu eredu horrek, eta ereduaren aurrerapen eta mugei buruzko hausnarketa kritikoa egin zuten. Ondoren, eskala-jauzi bat egitearen beharraz mintzatu ziren; ura etxean eta norberak erabiltzeko zerbitzu unibertsalaren alde lan egin eta esku-hartzeen iraunkortasuna bermatuko duen jauziaz, hain zuzen ere.

Giza eskubideak kontzeptu-esparrutzat hartzen dituen ikuspegiaz eztabaidatu zuten, eta Asiako, Latinoamerikako eta Afrikako hainbat esperientzia aurkeztu zituzten. Besteak beste, honako esperientzia hauek azpimarratu zituzten: komunitateko estolderia hobetzeko PROSALUS proiektua Liman (Peru), Intermn Oxfam lantzen ari den Etiopiako ur-bankua, ur-baliabideen kudeaketa integraturako proiektua Cuzcon (Peru) eta Hanoiko (Vietnam) ureztatze-sistemaren proiektua; azken bi proiektuak Manos Unidas erakundeak bideratu ditu.
Mugarik Gabeko Ingeniariek Tanzaniako esperientzia aurkeztu zuten, eta Accin Contra el Hambre elkartea Nikaraguan eta Guatemalan gauzatzen ari den zenbait proiektu ere aipatu zituzten.

Ekimen guztiok bideratu zuten ondorengo eztabaida: giza eskubideetan oinarritutako ikuspegia praktikan jartzea eta uraren giza eskubidea hainbat mailatan aplikatzeak dakartzan erronkak izan ziren mintzagai. Gai asko nabarmendu zituzten; besteak beste, GKEen erronkak, eskubideen eta eginbeharren titularrak sendotzea, GKEen arteko lankidetza, genero-berdintasuna hobetzea, talde ahulak gizarteratzea, eta baita larrialdi-egoeretan babesa emateko 15. Ohar Orokorrak ematen duen esparru orokorra aprobetxatzea ere.

INFORMAZIO GEHIAGO:

Nazio Batuak Ura giza eskubidea

Ura giza eskubidea - 15. Ohar Orokorrak

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco