Azken berriak
atzera ES|EN
STÉPHANE HESSELEK, UNESCO/BILBAO 2008 SARIAREN IRABAZLEAK, BILBO BISITATU DU

Iaki Azkuna Bilboko alkatearen eta UNESCO Etxearen gonbita onartu ostean, Stphane Hesselek Bizkaiko hiriburua bisitatu du. Gonbita joan den abenduaren 10ean Parisen egindako ospakizunean egin zioten Hesseli, bertan jaso baitzuen UNESCO/Bilbao 2008 saria.

Jardunaldi pribatuaren ondoren, bere omenez harrera-ekitaldi bat antolatu zuten atzo Bilboko Udaletxean eta bertan izan ziren udalbatzako kideak eta erakunde publikoetako, unibertsitateetako eta gobernuz kanpoko erakundeetako hainbat ordezkari ere.

Bere ongietorrian Iaki Azkunak Hesselen jarduera pertsonal eta profesionalaren alderdi esanguratsuenak aipatu zituen, baina, bereziki, bere bizitza mundu hobe baten alde lan egiteari eskaini dion gizona dela azpimarratu zuen.

Stphane Hesselek jasotako gonbita eskertu zion Bilboko alkateari, hari esker ordura arte ezagutzen ez zuen eskualde bat ezagutzeko aukera izan baitzuen. Horrez gain, jendearengandik jasotako tratu ona ere azpimarratu zuen Hesselek. Era berean, UNESCO Etxeak sariketa antolatu izana, UNESCOren Zuzendari Nagusi izandako Federiko Mayor Zaragozaren laguntza eta Bilboko egonaldian izandako gure konpainia ere eskertu zituen.

Bere hitzaldian adierazi zuenez, eskubideak behin eta berriz urratzen dira munduko herrialde askotan, baina, hala ere, ukaezinak dira Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsalaren (GEDU) ondorengo 60 urte hauetan emandako aurrerapausoak. Aurrerapauso horiek, gainera, bere ustez Bushen legealdian giza eskubideak modu larrian urratu diren arren gertatu dira; alabaina, Hesselen hitzetan aro hori amaitzear dago, aro berri bat irekiko baita Obamaren legealdiari esker.

Hausnarketa-ildo berari jarraituz, jatorri juduko giza eskubideen defendatzailea desengainatu duten arrazoiak itxaropena piztuz jaio eta Deklarazioaren garaikide den Israelgo Estatuko gobernuek azken hamarkadetan egin duten politika kolonizatzailea eta oinarrizko eskubideen urraketa dira. Nazioarteko Komunitateak sorgor egiten zuen artean Gazan jazotako azken gertakari izugarriek agerian uzten dute Israelgo gobernuak hondamen politika batetik elkar-ulertze politika batera pasatzeko duen ezintasuna. Hala eta guztiz ere, Hesselek ez du itxaropena galdu, eta egunen batean Israel eta Palestinak elkarri barkatuko diotela, urteetan metatutako gorrotoa ahaztuko dutela eta Bakea maite duten estatu kide modura bizi ahal izango direla uste du. Benetan esanguratsua da jatorri judua duen Hesselek UNESCO/Bilbao Sariaren zenbateko guztia haur palestinarren eskubide eta hezkuntzaren alde lan egiten duten erakundeei dohaintzan eman izana.

Zenbait kulturetan, zalantzan jartzen dute GEDUren unibertsaltasuna, oro har, eta, zehazki, giza eskubideen unibertsaltasuna. Zalantza horri erantzuteko asmoz gizakiak duintasuna berezkoa duela eta eskubideak besterenezinak direla onartzea, edozein kulturako pertsona ororentzat justiziaren eta askatasunaren oinarri direla adierazi zuen Hesselek. Horrez gain, kultura eta zibilizazio guztiek, testuaren interpretazio guztiak zilegi direnez, deklarazioaren printzipioen baitan babesa aurki dezaketela argudiatu zuen eta, ondorioz, ez dagoela estatuek hura ez betetzeko inolako aitzakiarik.

Etorkizunari begiratuz, deklarazioan eskubide zibil eta politikoek adina garrantzi duten eskubide ekonomikoek, sozialek eta kulturalek beren galdagarritasuna handitu behar dutela azpimarratu zuen, jende guztiak eskubide horiek goza ahal izan ditzan. Galdagarritasuna Nazio Batuen GEDU Kontseiluaren bidez handitu daiteke. Estatuen ardura ukaezina da deklarazioa bermatu eta betetzeko, baina hiritarrek ere irmotasunez jardun behar dute eta egunero exijitu behar dituzte beren eskubideak. Horri dagokionez, ezinbestekoa iruditzen zaizkio GKEen jarduna, gazteek injustiziekin amaitzeko eta banakotasuna gainditzeko duten erantzukizuna edota komunikabideek GEDUn biltzen diren balioak sustatzeko dutena.

Sarritan etsigarri gertatzen zaigun nazioarteko panorama alde batera utziz, itxaropen-mezu batekin eman zion amaiera bere mintzaldiari Stphane Hesselek. Gure bizitzetan izan duten eragina kontuan izanda, GEDUri eta Deklarazioaren ondorengo testuei, ez diegu behar adina protagonismo eta aintzatespen eman adierazi zuen.
Bere ustez porrota ezinbestekoa da, arrakastara garamatzan bidearen zati baita.

INFORMAZIO GEHIAGO:

Stphane Hesselek, UNESCO/Bilbao saria giza eskubideen alde burututako lanagatik jasoko du

PRENTSA DOSIERRA:

ADN Egunkaria
Bilbao recibe a Hessel

Deia
El defensor de los Derechos Humanos Stphane Hessel visita Bilbao

El Correo
Fui sentenciado a muerte y sobreviv: soy un privilegiado

Bilbao se descubre ante Hessel, paladn de los derechos humanos

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco