Azken berriak
atzera ES|EN
UNESCO Etxeko beste aholkulari bat hasiko da lanean UNESCOren MaB Programan

UNUESCO Etxeko beste aholkulari bat hasiko da aurki UNESCOren Mab Programan (Man and Biosphere) lanean. Alberto Hernandez da bera. Biologoa da Hernandez, baina horrez gain gizarte-antropologia ikasketak ditu eta eskarmentu zabala nazioartean. Berriki Nazio Batuen Garapenerako Programaren (NBGP) egoitzan egin du lan Haitin eta New Yorken.

UNESCOren Pariseko egoitzan egongo da Hernandez bolada batez lanean. Denboraldi horretan Biosferako Erreserba berrien proposamenak hautatzen eta zehazten lagunduko dio UNESCOri eta, horrez gain, Garapen Iraunkorrari eta Ingurumen Heziketari buruzko UNESCO/EHU Katedra eta UNESCO Etxea laguntzeko proiektuetan ere ariko da lanean, batez ere UNESCO/Biosfera Erreserbak Katedrak ezartzeko fasean.

INFORMAZIO GEHIAGO:

UNESCO MAB

UNESCO/ Biosfera-Erreserbak Katedraren Proiektua

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco