Azken berriak
atzera ES|EN
IRAUNKORTASUNERAKO PRESTAKUNTZA PROGRAMA. 2008/2009 IKASTURTEA

2008/2009 ikasturterako Graduondoko berezko titulu bat eskaintzen da lehen aldiz. Berezko titulu baten (20 kreditu) proposamen hau, Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia eta Teknologia Fakultateko urte osoko bigarren graduko 30 ikaslek (gehienez) Iraunkortasunean Aditua titulua lor dezaten sortu zen

Eskaintza honekin batera, garapen jasangarriaren inguruan 4 ikastaro osagarri (3 kreditu ikastaro osagarri bakoitzeko) osatzen dute programa. Eskaintza osagarri hau, unibertsitateak iraunkortasunaren inguruan ezaguera eta heziketa bultzatzeko duen erantzunkizunaren baitan kokatzen da.

Heziketa eskaintza honen bidez, hainbat adarretako unibertsitate ikasleei nahiz profesionalei ezaguera prestakuntza bideratzeaz gain, motibazio, jarrera eta balioen inguruko prestakuntza eskaintzen zaie, dagoeneko badauden eta etorkizunean eta eguneroko lanbide jardueran aurre egin beharreko iraunkortasun arazoen konponbidea aurki dezaten.

INFORMAZIO GEHIAGO:

Garapen Iraunkorra eta Ingurumen Hezkuntzari buruzko UNESCO-UPV/EHU Katedra Euskal Herriko Unibertsitatea
Bizkaiko Kanpusa
Liburutegia eraikina, 5. solairua
48940 Leioa
Tfnoa.: 94 4601 32 49 * Faxa: 94 601 32 62
catedra-unesco@ehu.es
http://www.ehu.es/cdsea

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco