Azken berriak
atzera ES|EN
MILURTEKO EKOSISTEMEN EBALUAZIOA BIZKAIAN

UNESCO Etxeak Garapen Iraunkorra eta Ingurumen Hezkuntzari buruzko UNESCO Katedrak burututako "Milurteko Ekosistemen Ebaluazioa Bizkaian" proiektuan lagundu egiten du, proiektuak Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumen saileko diru-laguntza jaso duelarik.

Proiektu honen helburua Nazio Batuen Milurteko Ebaluaziorako Programa Internazionalaren kontzeptu eta metodologia Bizkaian garatzea da, eremu publiko eta pribatuan aplikagarria den ezagutza zientifikoa sortzeko eta erantzunerako aukerak eskaintzeko, giza-ongisaterako politiken inpaktuagatik sortzen diren ekosistemen eraldaketen ondorioei buruz. Arreta berezia eskaintzen zaio kapital naturala deritzon kontzeptuari, ekosistemek eskaintzen dituzten zerbitzuen estimazioari eta giza-aktibitateak hauengan duten eraginari. Era berean, posible den heinean, kapital natural kritikoa ezarri nahiko genuke, hots, Bizkaian dauden funtsezko eta epe labur-ertainean ordezkaezinak diren baliabide naturalak definitu.

Helburu zehatzak

Proiektu honen helburu zehatzak hauek dira:

    a) Bizkaiko kapital natural kritikoa identifikatu eta definitzea zehaztapen sozioekologikoekin, aldaketarako eragile zuzen eta ez-zuzenak eta kapital honek gizarteari ematen dien zerbitzu-fluxuarekin harremanetan ezaugarrituz eta estimatuz.

    b) Sistema sozioekologiko gisa hartutako lurraldearen planifikazio eta kudeaketa integraturako erabakiak hartzeko tresnak eta ereduak sortzea.

    c) Kapital naturala diren ekosistema lehortar eta urtarretan (itsaso zein kontinentaletan) erabakiek eragiten dituzten ondorioak aurrikusteko eszenatoki orokorrak sortu.

    d) Giza garapena eta ingurumen iraunkortasuna lortzeko erantzun aukerak identifikatu.

    e) Bizkaiko gizartean espazio natural eta ekosistemei balioa eman, beraien egoerari buruzko informazioa eskuratuta, hiritarrenganako aktuazio eta politikak diseinatu eta aplikatzeko.

Proiektuak hiru urteko iraupena izango du

INFORMAZIO GEHIAGO:

Garapen Iraunkorra eta Ingurumen Hezkuntzari buruzko UNESCO Katedra

Milurteko Ekosistemen Ebaluazioa Nazio Batuak

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco