Azken berriak
atzera ES|EN
SACOSAN 2008: URA IZATEKO GIZA ESKUBIDERANTZ

Saneamenduari buruzko Hego Asiako hirugarren biltzarrean (SACOSAN), oinarrizko eskubidetzat hartu zuten saneamendu-sarea eta edateko ura izatea. COHRE, FANSA eta Wateraid erakundeek ura izateko giza eskubidearen alde bultzatutako kanpaina baten ondoren etorri zen biltzar hura. Catharina de Albuquerque aditu independenteak ontzat eman zuen eskubide horren alde emandako azken aurrerapausoa.

Ura izateko eskubidea lortzeko bidean, mugarri garrantzitsua izan da Saneamenduari buruzko Hego Asiako III. biltzarra. New Delhin (India) egin zuten biltzarra, aurtengo azaroaren 16tik 21era. Biltzarraren azken adierazpenean, saneamendu-sarea eta edateko ura izatea oinarrizko eskubideak direla onartu zuten SACOSAN osatzen duten estatuek, alegia India, Afganistan, Bangladesh, Buthan, Maldivak, Nepal, Pakistan eta Sri Lanka estatuek. Adierazpenaren lau puntu nagusietako lehenengoa da hori, eta, hain zuzen, biltzarraren aurretik izandako topaketa batean, ideia horren alde egin zuten GKEek eta gizarte-taldeek.

Ura izateko eskubidean aditutzat hartu berri duten Catharina de Albuquerquek adierazi zuenez, Beppuko mezua indartzeko balio beharko luke SACOSANen azken lorpenak. Hain zuzen, Urari buruzko Ozeano Bareko Asiako I. biltzarrean (Japonia, 2007), hara joandako 37 estatuk onartu zuten gizaki orok duela edateko ura eta oinarrizko saneamendua jasotzeko eskubidea, funtsezko giza eskubidea eta giza segurtasunaren ezaugarri garrantzitsua baita.

urrats txiki bat Asiarentzat, urrats handi bat ura izateko giza eskubidearentzat

Delhiko adierazpenari esker, ura izateko eskubidearen eta saneamenduaren aldeko ekimen zehatzagoak bultzatuko dituzte Hego Asiako gobernuek. Gainera, urari eta saneamenduari buruzko Milurtekoko Garapen Helburua betetzen lagunduko dute, eta, azken batean, ura izateko eskubidearen aldeko ekimenak gauzatzen jarraitzeko modua izango da. UNESCO Etxearen izenean, espero dugu pertsona orok bizitzeko behar-beharrezkoa duen likidoa eskuratzen laguntzeko ekimenen lehen urratsa izatea Delhiko adierazpena. Halaber, espero dugu estatuek konpromiso formala hartzea ura izateko giza eskubidearen alde.

INFORMAZIO GEHIAGO:

Saneamenduari buruzko Hego Asiako hirugarren biltzarrean (SACOSAN)

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco