Azken berriak
atzera ES|EN
STÈPHANE HESSELEK, UNESCO/BILBAO SARIA GIZA ESKUBIDEEN ALDE BURUTUTAKO LANAGATIK JASOKO DU

Giza Eskubideen Aldarrikapenaren 60. urteurrenaren ospakizunarekin bat eginez, Parisen hurrengo abenduaren 10ean, asteazkenean, Stphane Hesselek Giza Eskubideen Kultura Sustatzeko UNESCO/Bilbao Saria jasoko du.

Sariaren nazioarteko epaimahaiak, pasa den azaroan Bilbon bildu zena, bizitzan zehar giza eskubideen kultura, justizia eta duintasuna sustatzeko bere engaiamendua eta kausa horretan egindako ekarpen nabarmena aipatu zuen, baita Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren sorreran egindako maila pertsonaleko parte hartzea ere. UNESCO Etxeak proposatutako hautagaia, Stphane Hessel jauna, hain zuzen, saritua izateaz harro gaude.

Sari banaketa hurrengo abenduaren 10ean izango da Parisen UNESCOk duen egoitzan, Giza Eskubideen Egunarekin bat eginez, Giza Eskubideen Aldarrikapenaren 60. urteurrenaren ospakizun nagusien baitan.

Bilboko Alkateak, Iaki Azkunak, banatuko du saria, UNESCOren Zuzendari Orokorraren, Koichiro Matsuuraren, eta Frantziako Kanpo Gaiak eta Giza Eskubideen arduraduna den Estatu Idazkariaren presentziaz.

Horiekin batera Paulo Coelho idazlea eta Joaqun Achucarro piano jolea bilduko dira. Bilbo Hiriaren Ohorezko Hiritarra eta UNESCOren Bakerako Artista 2000 den Joaqun Achucarrok piano errezitaldia emango du.

Ekitaldian UNESCO Etxeko ordezkaritza handia egongo da, haien artean Mikel Mancisidor, Zuzendaria, eta Ruper Ormaza, Lehendakaria, nabarmentzekoak direlarik.

Sari banaketa ekitaldiaren egitaraua

SARI HONEN HASIERA

Giza Eskubideen Kultura Sustatzeko UNESCO/Bilbao Sariak Giza Eskubideen Hezkuntzako UNESCO Saria ordezten du. Giza Eskubideen Hezkuntzako UNESCO Saria 1978. urtean sortu zen Giza Eskubideen Aldarrikapenaren 30. urteurrena zela eta.

Bilboko hiriarekin lotutako etapa berri horretan, UNESCO Etxea horren bultzatzaile izan delarik, Sariak dimentsio eta irismen handiagoa lortzen ditu, bere aintzatespen helburuetan hezkuntzaren arloan nabarmenki lan egiten duten pertsona eta erakundeez aparte, giza eskubideen inguruko ikerkuntza, sentsibilizazioa eta ekintza zuzenak bezalako arloak ere bere gain hartzen dituelako.

Informazio gehiago

GIZA ESKUBIDEEN BABESEAN EMANDAKO BIZITZA

Stephane Hesselen ibilbidean giza eskubideen babesa eta sustapen sutsuak nabarmengarri dira. Berlinen 1917an jaio eta 7 urterekin bere ama eta anaiarekin Parisera mugitu zen. Erresuma Batuan eta Frantzian eman zion amaiera bere ikasketa aldiari, II Mundu Gerra hasi berria zela. Orduan Sare frentera bidali izan zuten. Bourbonne-les-Bains presoen kanpamendutik 1940an egindako lehen ihesaren ondoren, Londresera joan eta bertan Charles De Gaullek sortutako erbesteko frantziar gobernuan parte hartu zuen.

1944ean Frantziara itzuli zen erresistentziarekin bat egiteko, ekintza horiek direla eta Gestapok atxilotu eta Buchenwald eta Dora kontzentrazio-esparruetara deportatua izan zelarik. Urtebete beranduago Doratik ihes egiten lortu zuen.

Behin II Mundu Gerra amaituta, Hesselek karrera diplomatiko zabal eta emankorra hasi zuen, Nazio Batuen Sistemarekin lotutako hainbat postu betez, hala nola, Nazio Batuen eta Nazioarteko Erakundeen Departamentuaren Zuzendaria, Frantziako Kanpo Harremanen Ministerio barruan, edo eta Nazio Batuen aurreko Frantziako Enbaxadore Genevan.

Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibersalean ekarpen nabaria

Guztiz aipagarria deritzogu Giza Eskubideen Aldarrikapenean izan zuen parte-hartze aldia. Nazio Batuetako Ekonomia eta Gizarte Gaietarako Sailean, exekutibo ofizial gisan aldarrikapenaren lehengo zirriborroen idazketan hartu zuen parte Hesselek, baita akordioen bila hainbat herrialdeekin izandako ondorengo negoziazioetan ere.

1970ean Garapenerako Nazio Batuen Programako Administratzaile-orde izendatu zuten, non 1974 artean egon zen karguan. NBEren garapenaren ildotik, 1995ean erakundea eraberritzeko sortu zen nazioarteko aditu batzordean parte-hartu zuen, hain zuzen ere, xede honetarako hausnarketa eta proposamenak egiteko bildutako batzordean. Hesselek eraberritze prozesua nazioarteko demokratizaziorako instrumentu gisa erabiltzearen alde agertu zen; instrumentu honek herrialde bakoitzeko eskubide eta eginbeharrak modu formalean adierazi beharko zituelarik, Hesselek deritzon Nazioarteko Independentzi Aldarrikapena bitarteko.

Era berean Pierre Mends-France-ren, Frantziar IV Errepublikaren Ministro Batzordeko Lehendakariaren, laguntzaile izan zen, eta Saigonen (1955) edo Argelen (1964) diplomaziako postu ezberdinak bete zituen. Horiez gain hainbat kargu publikoetan ere jardun zuen hala nola, Lankidetza eta Garapenerako laguntzarako ministerio-arteko ordezkaria (1981). Urte horretan bertan biziarteko Frantziako Enbaxadore ohorea jaso zuen.

Nazioarteko harremanetan izandako esperientzia

Giza eskubideen defendatzaile nekaezina den Hessel-ek Langile Afrikar eta Malgagaskartarren Prestakuntza Erakundea (AFTAM) sortu zuen 1962an. Ondoren, Frantziako hiru erakunde garrantzitsuko kide izendatu zuten: Integraziorako Batzorde Nagusikoa, Giza Eskubideen Kontsultarako Estatu Batzordekoa eta Nazioarteko Lankidetzako Batzorde Nagusikoa, hain zuzen.

1996an, dokumentazio gabeko emigranteek Pariseko Saint-Bernand eliza okupatu zutenean, Stphane Hessel agintariekin bitartekari lanetan aritu zen, bi urte lehenago Burundin Hutu eta Tutsien artean aritutako gisan.

2001ean Etika, Zientzia eta Politikarako Nazioarteko Elkargoaren eraketan hartu zuen parte, bertan egungo gizarteak aurre egin beharreko erronkei buruz agintari ohiak eta nazioarteko pentsalari nabarmenenek, irtenbideak aurkitu nahian hausnarketak egin eta proposamenak eskaintzen dituztelarik. Stephne Hesselek arlo horretan dihardu lanean gaur artean, giza eskubideen aldeko ekimen garrantzitsuetan parte hartuz.

Argitalpenak

Hessel hainbat argitalpenetako autorea da, non aipagarrienak Citoyen sans frontires, conversations avec Jean-Michel Helvi (2008), Danse avec le sicle (2007), La posie comme ncessit. Mon beau navire, O ma mmoire (2006) eta Dix pas dans le nouveau sicle (2002) diren; bestalde, egilekide gisa De l'immigration l'intgration (1997) argitalpenean hartu zuen parte ere.

Honez gain, Ngationisme et totalitarisme (2000) eta Dfenseurs des droits humains (2008) argitalpenetako hitzaurreak burutu zituen

Argazkia: UNESCO / Danica Bijeljac

Sustatzaileak:

Ospakizunaren markoan:

Laguntzailea:

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco