Azken berriak
atzera ES|EN
URA IZATEKO GIZA ESKUBIDEAREN aditu independenteak Berlinen GKEen aurrean egin zuen aurkezpen-bileran parte hartu du UNESCO Etxeak

Catarina de Albuquerquek, berriki ura eta saneamendua izateko giza eskubidearen aditu independente izendatuak, bere agintaldirako zer lehentasun dituen aurkeztu zien GKEei, Berlinen Kanpo Arazoetako Ministerioak antolatutako bilera batean.

Natalia Uribek, UNESCO Etxearen Ura izateko Giza Eskubidea programako arduradunak, azaroaren 13an Berlinen egin zen bilerara joateko gonbita jaso zuen. Han, Catharina Albuquerquek uraren inguruan jarduten diren GKEekin eta gizarte-erakundeekin lan egiteko interesa adierazi zuen. Alabaina, garrantzi berezia eman zion ur- eta saneamendu-arloko ekintzak eta giza eskubideak koordinatzeko premiari.
Halaber, bere lehenengo urteko agintaldirako lehentasunak jakinarazi zituen: saneamendua; urerako eta saneamendurako giza eskubidearen edukia zehazten jarraitzea; eta, baita ere, estatuek jardunbide onak izan ditzatela eskubide hori ezartzerakoan.

Bere lehen lan-urterako lehentasunak
Saneamendua lehen fase honetako gai nagusia izango dela azaldu zuen. Izan ere, estatistiken arabera, munduan 2.600 pertsonek baino gehiagok ez dute oinarrizko saneamendurako eskuragarritasunik; saneamendua da, hain zuzen, MGHetako helburuen artean lortzeko urrutien dagoenetako bat. Saneamendua bere lehentasunetako bat izateko arrazoiak hauek direla adierazi zuen: batetik, saneamenduan izan den desoreka, eta, bestetik, gertakari horrek beste giza eskubide batzuetan, osasunean, duintasunean, garapenean eta pobrezia murrizte aldera dituen ondorioak. Horrenbestez, 2008ak eskaintzen dion egokiera aprobetxatu egingo duela azaldu zuen, 2008a Saneamenduaren Nazioarteko Urtea izaki.

Albuquerquek, bere lehen urtean, bi herrialde bisitatzeko asmoa du. Horrez gain, bilera bat antolatu nahi du, saneamenduaren oinarri legalak jorratzeko eta eskubide horren edukiaren gainean eztabaidatzeko. Orobat, EESKNIren protokolo fakultatiboari buruzko bileran parte hartzeko asmoa azaldu zuen, zeina abenduan egingo den, eta UN Water eta arloko beste eragile garrantzitsu batzuekin harremanetan jartzeko baliatuko du bilera hori.

Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturalen Batzordearekin (EESKB) eta Giza Eskubideen beste prozedura berezi batzuetako arduradunekin ondoz ondo lan egingo duela jakinarazi zuen Albuquerquek.

GKEetako arduradunek jardunbide egokiak zehazteko premia azaldu zuten, eta Catharina de Albuquerquek haiek zehazteko irizpideak aztertzen ari dela esan zuen. Aditu independenteak atariko txosten bat aurkeztuko du martxoan, eta funtsezko txostena, berriz, hurrengo irailean.

Informazio gehiago:

Nazio batuen giza eskubideen kontseiluak aditu burujabe bat sortu du, ura eta saneamendua izateko eskubidearen gainean jarduteko

Catarina de Albuquerque - OACDH

Nazio batuen Irratia Catarina de Albuquerque-rekin elkarhizketa

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco