Azken berriak
atzera ES|EN
ESAN EZ EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIARI KANPAINA

Azaroaren 25ean, Emakumearen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunaren ospakizuna dela eta, Esan EZ Emakumeen aurkako Indarkeriari kanpainaren lehen fasean zehar jasotako sinadurak Ban Ki-moon jaunari, Nazio Batuetako Idazkari Nagusiari, eman zaizkio.

Orain arte, mundu osoko 5 milioi pertsonek eman dute bere babesa. UNIFEM (United Nations Development Fund for Women) Fondoaren ekimen horren helburua da genero-indarkeriaren amaiera ezinbesteko lehentasun bihurtzea eta mundu osoan arazo horren kontzientzia zabalduko duen plataforma bat sortzea.

Ban Ki-moonen hitzetan, emakumearen aurkako indarkeria arazo larria da, hala erakusten du estatistiken irakurketa azkar batek, eta, beraz, denborarik galdu gabe egin behar zaio aurre. Litekeena da hiru emakumetik batek kolpeak jasotzea, sexu-harremanak derrigorrez izatea edo bestelako tratu txarren bat jasatea bizitzan zehar. Jaio aurretik sexua aukeratzeko praktika horren bidez, berriz, existitzeko eskubidea ukatzen zaio emakume askori. Ez dago herrialde edo kultura bakar bat ere zigor horretatik libre, ez eta emakume bakar bat ere, gazte nahiz adineko, pairatu ez duenik. Sarri, sarriegi, era horretako delituak eta egileak zigorrik gabe geratzen dira.

Unesco Etxeak ere lau haizetara zabaldu nahi du arazo larri horren oihartzuna. Konponbidea guztion esku dago eta, horregatik, kanpaina horretan parte hartzera animatu nahi zaituztegu.

Esan EZ Emakumeen aurkako Indarkeriari kanpaina

INFORMAZIO GEHIAGO:

Dossierra: Emakumearen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna

Ban Ki-moon Nazio Batuen Idazkari Nagusiaren adierazpena

UNIFEM

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco