Azken berriak
atzera ES|EN
OINATZ HIDRIKOAREN SAREA sortu dute

Herrialde bateko biztanleek haien ondasun eta zerbitzuak ekoizteko behar duten ur-bolumena da oinatz hidrikoa. Oinatz hidrikoaren ideiak oinatz ekologikoaren oinarri bera du, baina uraren erabilerari bideratuta.

Arjen Hoekstra irakasleak UNESCO-IHE institutuan 2000n hasitako ikerketetan du jatorria oinatz hidrikoaren sareak. Ikerketa horien ondorioz, ikerlarien nazioarteko taldea sortu zen Hoekstra irakaslearen gidaritzapean, "oinatz hidrikoa" zenbatekoa den kalkulatzeko.

Sarearen helburua onarpen handiko estandar batzuk zehaztea izango da, horiek baliatuta oinatz hidrikoa kalkulatu ahal izateko; estandar horiei esker, inplikatutako alde guztiak hizkuntza berean" mintzatzen direla ziurtatuko da.
Era berean, estandar horiek funtsezkoak izango dira oinatz hidrikoen inpaktu negatiboak murrizteko neurriak bilatzerakoan.

Hauek dira oinatz hidrikoaren sarearen bazkide sortzaileak: Ur Heziketari buruzko Insitutua (UNESCO-IHE), Twente-ko Unibertsitatea (Herbehereak), Ingumenaren Babeserako Munduko Erakundea WWF, Agua Neutral Fundazioa, Garapen Iraunkorrerako Munduko Enpresa Batzordea, Nazioarteko Finantza Korporazioa (Munduko Bankuko partaidea), eta Herbeheretako Uraren Elkartea.

INFORMAZIO GEHIAGO:

Oinatz hidrikoa

UNESCO-IHE Institutua

UNESCO - Ura

Oinatz ekologikoa

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco