Azken berriak
atzera ES|EN
KULTURA, GENEROA ETA GIZA ESKUBIDEAK: MUNDUKO BIZTANLERIAREN EGOERA 2008 TXOSTENA

Nazio Batuen Biztanleria Fondoak (UNFPA) Munduko Biztanleriaren Egoera 2008 Txostena aurkeztu zuen azaroaren 12an, Elkarguneak: kultura, generoa eta giza eskubideak izenburu pean. Dokumentu horrek kultura giza garapenaren oinarrizko osagaitzat hartzen du eta garapen politika eta programetan barneratzeko beharra zehazten du.

Txostenaren aurkezpenak Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren 60. urteurrenarekin bat egiten du eta giza eskubideak unibertsalak direnaren ideian oinarritzen da. Kultura sentsibilitateak eta gerturapenek ez dutela ohitura praktika guztiak baimentzen ohartarazten du, ezta giza eskubideen kontrako gehiegikeriak onartu ere. Kultura errealitateak ulertzeak kaltegarri diren kultura praktika horiek zalantzan jar dezaketen bide eraginkorrenak agertarazi dezake, bide batez onuragarri diren praktikak indartuz,.

Era berean kultura sentsibilitatean oinarritutako ikuspuntua erabiltzearen garrantzia azpimarratzen du, ez garapen arloan besterik ez, baizik eta laguntza humanitarioan ere. Ikuspuntu hau Milurtekoko Garapen Helburuak lortzeko nahita ezkoa dela ere aipatzen du.

Thoraya Ahmed Obaid-ren, UNFPA-ren zuzendari exekutiboaren hitzetan Kultura ez da bota beharreko horma. Begiratzeko leiho bat da, irekitzeko atea eta giza eskubideen balioan aurrerapauso handiagoak emateko elementua da.

INFORMAZIO GEHIAGO:

Munduko Biztanleriaren Egoera 2008 - Elkarguneak: kultura, generoa eta giza eskubideak

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco