Azken berriak
atzera ES|EN
Gizadiaren ONDARE IMMATERIALAREN Zerrenda Erakusgarriaren sorrera

2008ko azaroaren 4ean UNESCOk Ondare Immaterialaren Zerrenda Erakusgarria aurkeztu zuen, 90 elementuek osatua.
Zerrenda hau Ondare Immaterialaren Babespenerako Nazioarteko Batzordearen sustapenaren ondorioz sortu da batzorde horrek Kultur-Ondare Immaterialaren Babespenerako Konbentzioaren inguruan lan egiten duen atal betearazlea da, gaur egun arte 104 Estatuk sinatu dutelarik Konbentzio hori. Nazioarteko Batzordea Istanbulen (Turkian) bildu zen azaroaren 4tik 8ra bitartean, bere Hirugarren Sesioari ekiteko.

UNESCOk 2001, 2003 eta 2005. urteetan izendatu zituen Ahozko Ondare eta Ondare Immaterialaren Maisu Lanak osatzen dute zerrenda hau.
Elementu hauetako 26 Asia eta Pazifiko aldekoak dira, 20 Europakoak, 19 Karibe eta Hego Ameriketako eskualdekoak, 18 Afrikakoak eta 7 Arabiar Estatuetakoak. Horien artean 9 multinazionalak dira.

Zerrenda Erakusgarriak elementu berriak bereganatuko ditu hurrengo urtean, Batzordearen bileran. Horretarako UNESCOk 35 Estatutako 111 hautagai jaso ditu dagoeneko.

INFORMAZIO GEHIAGO:

UNESCO - Maisu lanak

UNESCO - Ondare Immateriala

Zerrendako 90 osagaiak

Batzordearen Hirugarren Sesioari buruzko informazioa

Informazio osagarria (pdf):

Ondare Immateriala

Ohiko ezagutzak

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco