Azken berriak
atzera ES|EN
Eskolako Agenda 21en aitortzak egiteko prozesuan parte hartu du UNESCOk

Mario Berterok, Zientzietako Garapen Iraunkorrerako Hezkuntzaren Hamarkadarako UNESCOko arduradunak (Nazio Batuek hamarkada hori koordinatzea UNESCOren esku utzi zuten) Eskolako Agenda 21en urteroko ekitaldian parte hartu zuen, joan den azaroaren 3an.

Ekitaldi horretan, programa ezarri berri duten ikastetxeei ongietorria egin nahi izan zitzaien; horrez gain, 25 eskola iraunkorrei beren lana aitortu zitzaien, Eskolako Agenda 21en aplikazioan eta emaitzetan izan duten bikaintasunagatik.

UNESCO Etxeak ebaluazio-prozesu horretan parte hartu du, lankidetzan jardunda. Ildo horretatik, lankidetza horren helburua da Nazio Batuen Garapen Iraunkorrerako Hezkuntzaren Hamarkada (2005-2014) balioan jartzea EAEn, eta zehazki Eskolako Agenda 21 programan.

Mario Berterok lehen eskutik ezagutu zuen Eskolako Agenda 21ek azken urte hauetan izan duen bultzada eta lortutako emaitzak: 465 eskola inguru prozesu horretan esku hartzen. Ondoren, Bertero jaunak Sukarrietako Eskola Saiakuntzarako Zentroa bisitatu zuen; BBKren Gizarte Ekintzaren mendeko erakundea, ingurumen-hezkuntzan programa berritzaileak ezartzen dituen .

Informazio gehiago:


Garapen Iraunkorrerako Hezkuntzaren Hamarkada

Eskolako Agenda 21

Entrega de diplomas

Ziurtagirien banaketa


Intervencin del Sr. Mario Bertero

Bertero jaunaren hitzak


Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco