Azken berriak
atzera ES|EN
BAKERAKO GIZA ESKUBIDEAREN ALDEKO MUNDUKO KANPAINA aurkeztu da Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen Batzordearen aurrean.

Joan den urriaren 30ean, osteguna, Mikel Mancisidor eta Cristina Linaje (UNESCO Etxeako zuzendaria eta Bake Kulturako arduraduna, hurrenez hurren) eta Carlos Villn Durn (AEDIDH-eko presidentea), Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen eta Herritarren Eskaeren Batzordearen aurrean izan ziren. Legebiltzarrak hala eskatuta, Bakerako Giza Eskubidearen (BGH) aldeko Munduko Kanpaina Legebiltzarrean ezagutzera ematea zuten helburu.

UNESCO Etxeako zuzendari den Mikel Mancisidorrek, hitzaldi hasieran, kanpaina ekimen hauen gainean hartutako konpromisoen ondorio izan dela azaldu zuen: Bakerako Giza Eskubidearen Nazioarteko I. Biltzarra (2004an Donostian egin zena), Gernikan 2005ean egin zen adituen bilera eta, azkenik, estatu-mailan Luarcan (2006ko urria) onartu zen izen bereko Adierazpena.

Munduko ehunka GKEren laguntzarekin UNESCO Etxea eta AEDIDH burutzen ari diren munduko kanpainaren ondorio gisa, BGEei buruzko adierazpen unibertsala onartuko da Ginebran 2010ean egingo den GKEen Munduko Konferentzia batean. Hala, kanpaina horren ezaugarri nagusiak azaldu eta gero, AEDIDHeko presidente den Carlos Villn Durn jaunak BGHren zuzenbideko edukiak aztertu zituen.

Amaitzeko, bertara joandakoek eskaera zehatz batzuk proposatu zizkioten batzordeari, hark kontuan har zitzan. Eskaera horietan, hain zuzen, Eusko Legebiltzarrak hainbat bidetatik parte hartzeko eta laguntzeko eskatzen da.

Aurkezpenak bukatu ondoren, Batzordeko parlamentuko talde guztietako ordezkariek hitz egin zuten, ekimenaren, haren edukien eta inplikazioen aldeko interes aktiboa azalduz. Ildo horretatik, aurretik emandako informazioa zehazteko eta zabaltzeko egokiak izan ziren galderak egin zituzten. Batzordeko presidenteak, Gema Gonzlez de Txabarrik, jarraipen aktiboa egiteko konpromisoa hartu zuen, eta UNESCO Exeak eta AEDIDHek egindako eskaerak aztertuko ditu.

INFORMAZIO GEHIAGO:

Luarcako adierazpena

Ekitaldiaren Bideoa

Zuzendariaren Bloga

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco