Azken berriak
atzera ES|EN
IKUS-ENTZUNEZKO ONDAREAREN EGUNAREN OSPAKIZUNA

Urriaren 27an Ikus-entzunezko Ondarearen Mundu Mailako Eguna ospatu zen. Ospakizun hau UNESCOren ekimena izan zen, Ikus-entzunezko Artxiboen Kontseiluaren Koordinazioarekin batera, bi instituzioek horren hauskorra den ikus-entzunezko ondarearen babespen lehian aitzindari direlarik. UNESCOk 2007. urtean urriaren 27a mundu mailako eguna izendatu zuen, ikus-entzunezko ondarearen erronken inguruan nazioarteko arreta lortzeko.

Zinemak, telebistak eta irratiak mundu modernoaren sarea eratzen dute eta gure garaiko une aipagarrienen lekuko dira. Ikus-entzunezko dokumentuak guztion ondarearen parte dira, baina askok desagertzeko arriskuan daude, klima eragileak direla eta, hala nola, uholdeak, suteak, ekaitzak edota lurrikarak, horiez gain, beroa, hezetasuna eta hautsak ere aipatu behar direlarik, hauek guztiek ondare honi kalte egin diezaioketelako.

Urte honetan UNESCOk Mundu Mailako egun hau Ikus-entzunezko Ondarea kultur identitatearen lekuko bezala gaiaren inguruan ospatu du. Era honetan jardunaldi honek lelo horren inguruko hausnarketa sustatu zuen, hau da, filmak, irratiak eta telebistak ideiak eta informazioa igortzeko duten gaitasunaren inguruan, eta honen bidez komunitate barruan eta mundu mailan elkarrizketa sustatzeko duten ahalbideaz.

INFORMAZIO GEHIAGO:

Mezua - UNESCOren Zuzendaria

Ikus-entzunezko Ondaren Eguna

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco