Azken berriak
atzera ES|EN
Uraren kanona onartu dute EAEn

Azaroaren 4an, Eusko Jaurlaritzako Kontseiluak uraren kanona arautzen duen dekretua onartu zuen. Uraren gehiegizko kontsumoari aurre egiteko, 2009an jarriko da indarrean uraren kanon ekologikoa, eta, hasierako fasean, kanona ordaintzetik salbuetsita geratuko dira etxeko kontsumitzaileak.

Dekretu horren bidez, Eusko Jaurlaritzako Kontseiluak uztailaren 29an onartutako beste ekimen bat gauzatu da: urari eta saneamenduari buruzko milurtekoko helburuak babesteko euskal ekimena. Hala, uraren kanonaren bidez bildutakoaren %5 Saharaz hegoaldeko Afrikako ur- eta saneamendu-proiektuak egiteko bideratu nahi dute.

UNESCO Etxeak hasieratik parte hartu du ekimen berritzaile horretan, eta Nazio Batuen Garapenerako Programarekin egindako hitzarmen baten bidez garatu dute. Hitzarmen horri esker, Afrikako ur-baliabideen kudeaketa hobetzeko proiektuak finantzatzen dituzte; izan ere, Afrika da milurtekoko 10 helburuak betetzetik urrutien dagoen herrialdea.

181/2008 DEKRETUA, azaroaren 4koa; honen bidez, Uraren Kanonaren Araubide Ekonomiko-finantzarioaren Araudia onartzen da.

Prentsa dossierra:

- Uraren kanonaren onarpena:

Eusko Jaurlaritza
El Correo
Deia
El Pas
Diario Vasco
Ecodiario
Agrocope

- Milurtekoko Garapen Helburuak babesteko euskal ekimena:

Expo Zaragoza
Euskadi - Expo

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco