Azken berriak
atzera ES|EN
NAZIO BATUEN URTEKARIEN Interneterako bertsioa aurkeztu du Nazio Batuen Informazio Publikorako Sailak

Nazio Batuen Informazio Publikorako Sailak web gune berria aurkeztu du. Erakundearen urtekarien bilduma osoa doan kontsulta daiteke webgune horretan. 1946tik 2005era bitarteko jarduera ageri da, 59 urtekaritan; 60.000 orrialdetik gora dira, guztira.

NBEk munduan zehar egindako lana azaltzen duten dokumentu osoenak eta erreferentzia fidagarrienak dira. 59 urtekari horietan zehatz-mehatz ageri da erakundearen lana, haietan jasota baitaude Batzar Nagusiaren, Segurtasun Kontseiluaren eta Ekonomia eta Gizarte Kontseiluaren bilkura garrantzitsuenetako ebazpen, erabaki eta botoen testuak.

Webgune berrian, Nazio Batuen Sistema osatzen duten erakundeen jardueren berri ere ematen dute: eskura dago UNESCOk, FAOk, Lanaren Nazioarteko Erakundeak, Osasunaren Mundu Erakundeak eta abarrek egindako lanari buruzko informazioa.

http://unyearbook.un.org

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco