Azken berriak
atzera ES|EN
MAHAI-INGURUA: GIZA DUINTASUNA ETA JUSTIZIA GUZTIONTZAT. GIZA ESKUBIDEEN ALDARRIKAPEN UNIBERTSALA 60 URTE GEROAGO: LORPENAK ETA ERRONKAK

UNESCO Etxeak eta Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutuak Giza duintasuna eta justizia guztiontzat. Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala 60 urte geroago: lorpenak eta erronkak mahai-ingurua antolatu zuten, azaroaren 4an, Deustuko Unibertsitateko entzungelan.

Giza Eskubideen aldeko Kultura Sustatzeko UNESCO/Bilbao Nazioarteko Sariko epaimahaia osatzen duten nazioarteko adituek parte hartu zuten, eta Aldarrikapen Unibertsala onartu zeneko 60. urteurrena betetzen den honetan giza eskubideen alorrean zer lorpen eta zer erronka dauden aztertu zuten, hainbat esparrutako ikuspuntuetatik.

Besteak beste, gai hauek eztabaidatuko dira: giza eskubideen egoera Afrikan eta Asian; bakea lortzeko egungo eta etorkizuneko aukerak; demokrazia eta giza eskubideak; eta terrorismoaren aurkako nazioarteko borrokak zuzenbidezko estatuari eragiten dizkion erronkak. Deustuko Unibertsitateko errektoreak jardun zuen moderatzaile.

Halaber, jarduera horretan parte-hartzaile izan ziren Vlamidir Volodin (UNESCOko Giza Eskubideen eta Genero Berdintasunaren Ataleko burua) eta Cristina Linaje, UNESCO Etxeko Bakearen aldeko Kultura lan-arloko arduraduna.

Goiko argazkian. Ezker-eskubi: Vladimir Volodine, Jaime Ora, Cristina Linaje

Ezker-eskubi: Paulo Sergio Pinheiro, Janusz Symonides, Jaime Ora,

Nasila S. Rembe, Kinhide Mushakoji

INFORMAZIO GEHIAGO:

Giza Eskubideen aldeko Kultura Sustatzeko UNESCO/Bilbao Nazioarteko Saria

UNESCO eta giza eskubideak (pdf - 191KB)

Estrategia en materia de Derechos Humanos de la UNESCO (gaztelaniaz) (pdf -233KB)

Giza eskubideen aldarrikapen unibertsala. Duintasuna eta justicia denontzat. 60. urteurrenerako argitalpen berezia (pdf - 163KB)

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco