Azken berriak
atzera ES|EN
HARRERA UDALETXEAN Giza Eskubideen Aldeko Kultura Sustatzeko UNESCO/Bilbao Sariko epaimahaikideei

Gaur, azaroaren 3an, Bilboko alkateak, Iaki Azkuna jaunak, harrera egin die Udaletxean Giza Eskubideen Aldeko Kultura Sustatzeko UNESCO/Bilbao Sariko epaimahaikideei.

Horrela hasiera ematen zaio Bilbon izango den ekimen egitarauari. Ekitaldi honen ondoren epaimahaiek deliberamenduei ekingo diete.

Sari-banaketaren ekitaldia azaroaren 10ean izango da, UNESCOk Parisen duen egoitzan. Giza Eskubideen Egunean izango da, Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala onartu zeneko 60. urteurrenaren barruan. UNESCO Etxea izan da prozesu horren egilea.

Hauek dira Sariko epaimahaikideak:

Paulo Sergio Pinheiro, Umeen aurkako biolentziaren lehen azterketa globala zuzentzeko Nazio Batuek izendatutako aditu independentea. Myanmarreko (Birmania) eta Burundiko giza eskubideen Nazio Batuetako errelatore berezi ohia.

Leila Zerrougui, Kongoko Errepublika Demokratikoan Nazio Batuen misioko (MONUC) idazkari nagusiaren ordezkari-albokoa. Nazio Batuen Giza Eskubideen Batzordeko atxilotze arbitrarioen lan-taldeko presidente ohia.

Janusz Symonides, Nazioarteko Zuzenbidean eta Nazioarteko Harremanetan katedraduna. UNESCOren Giza Eskubideak, Bakea, Demokrazia eta Tolerantzia Dibisioko zuzendari Giza.

Nasila S. Rembe, UNESCOren Oliver Tambo Giza Eskubideen katedrako titularra Fort Hare Unibertsitatean (Alice, Hegoafrika).

Kinhide Mushakoji, Asiako eta Pazifikoko Giza Eskubideen Informazio Zentroko presidentea. Diskriminazio- eta arrazismo-forma guztien kontrako nazioarteko mugimenduaren (IMADR) idazkari nagusia.

Epamahaikideak laguntzen Vladimir Volodin, UNESCOko Giza Eskubideen arloako zuzendaria, izango dugu bertan ere.

Informazio gehiago: zuzendariaren blogean.

Sariko epaimahaikideak eta Volodine jn. Iaki Azkuna jn, Bilboko Alkatea, Ruper Ormaza, UNESCO Etxeko zuzendaria eta Nieves Fernndez, UNESCO Etxeko zuzendaritza kontseilua

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco