Azken berriak
atzera ES|EN
GIZA ESKUBIDEEN ALDEKO KULTURA SUSTATZEKO UNESCO/BILBAO SARIAREN EPAIMAHAIA BIZKAIKO HIRIBURUAN BILDUKO DA

Datorren azaroaren 3an eta 4an, Bilbon izango dira Giza Eskubideen Aldeko Kultura Sustatzeko UNESCO/Bilbao Sariko epaimahaikideen deliberazioak, nazioartean aurkeztu diren hautagaiak kontuan izanda. Sari horrek aintzat hartu nahi ditu norbanakoek nahiz erakundeek zenbait arlotan egindako ekarpenak: hezkuntzan, sentsibilizazioan, ikerkuntzan edo lekuan lekuko jardueraren arloan.

Epaimahaikide batzuk Nazio Batuen sistemari loturiko lanetan aritu dira: Paulo Sergio Pinheiro jauna Umeen aurkako biolentziaren lehen azterketa globala egiteko izendatutako aditu independentea da (NBEko idazkari nagusiak izendatua); Leila Zerrougui andrea Kongoko Errepublika Demokratikoan Nazio Batuen misioko idazkari nagusiaren ordezkari-albokoa da; eta Janusz Symonides jauna Nazioarteko Zuzenbidean katedraduna eta UNESCOko Giza Eskubideak, Bakea, Demokrazia eta Tolerantzia Dibisioko zuzendari ohia da. Beste epaimahaikide batzuek, lan akademikoak egiteaz gain, zenbait ardura dituzte gobernuz kanpoko erakundeetan: Nasila S. Rembe andrea UNESCOko Oliver Tambo Giza Eskubideen katedrako titularra da Fort Hare Unibertsitatean, Hegoafrikan; eta Kinhide Mushakoji jauna Asiako eta Pazifikoko Giza Eskubideen Informazio Zentroko presidentea eta diskriminazio- eta arrazismo-forma guztien kontrako nazioarteko mugimenduaren idazkari nagusia da.

Epaimahaiaren lanaren osagarri, Bilboko alkateak harrera egingo die udaletxean, azaroaren 3an, astelehenean. Eta, azaroaren 4an, asteartean, 19:00etan, Giza duintasuna eta justizia guztiontzat. Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala 60 urte geroago: lorpenak eta erronkak mahai-inguruan parte hartuko dute, Deustuko Unibertsitateko entzungelan.

Sari-banaketaren ekitaldia azaroaren 10ean izango da, UNESCOk Parisen duen egoitzan. Giza Eskubideen Egunean izango da, Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala onartu zeneko 60. urteurrenaren barruan. UNESCO Etxea izan da prozesu horren egilea.

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco