Azken berriak
atzera ES|EN
Urriak 17: POBREZIAREN KONTRAKO NAZIOARTEKO EGUNA

Aurten ere Pobreziaren Kontrako Nazioarteko Eguna ospatu da Bilbon; Eta zuk, zer egin behar duzu? izan da oraingoan goiburua. EAPN Euskadik, Euskadiko GGKEen Koordinakundeak, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak eta REAS Euskadik hainbat ekitaldi antolatu zituzten Areatzan, eta haietan parte hartu zuen UNESCO Etxeak. Lantegiak, jokoak, bidezko merkataritza, informazio-mahaiak denetarik izan zen, eta bukatzeko, Bouhia talde bereberraren kontzertua.
Ekitaldi nagusia manifestazioa izan zen: partaidetza handia bildu zen eta herritarrei deialdia egin zitzaien hainbat ekimenen bidez pobreziari aurre egiteko:

  • Mobiliza zaitez eta salatu.
    Nazioarteko mobilizazio sozialak bakarrik lortu dezake egun injustizia sortzen duten politikak aldatzea: kanpo zorra mantentzea; Komertzioaren Munduko Erakundearen, Munduko Bankuaren eta Nazioarteko Moneta-Fondoaren politikak Hegoaldeko ekonomien, nazioarteko komertzioaren eta nekazaritzako politiken aurrean; Europar Batasunaren neurriak inmigrazioaren eta eskubide politiko eta sozialen murrizpenaren aurrean; Nazioarteko enpresek kontrol guztietatik kanpora dituzten pribilejioak

  • Parte hartu eta antolatu zaitez.
    Gizarte erakundeok gure gizartearen eta munduaren norabidea aldatzeko egiten dugu lan. Parte hartu gurekin:gizarte bazterketaren aurkako borrokan; ekonomia alternatiba solidarioak sustatzen; hegoaldeko komunitate eta erakundeekin lankidetzan; emakume eta gizonen berdintasunerako borrokan; ingurugiroaren defentsan; datozen lekutik datozela ere, pertsona guztien oinarrizko eskubideen borrokan; zerbitzu publikoen eta gizarte babes sistemaren defentsan, gure gizarteko sektore ahulenak gehiago kaltetuko dituzten murrizpenak sortu ez ditzaten

  • Eguneroko bizitzan dago zure indarra.
    Zure diruak ez dezala espekulazioa edo armen inbertsioa mantendu edota pobretutako herrialdeak are gehiago zorduntzen lagundu. Banku horietatik dirua atera eta finantziazio proposamen alterinatiboak landu, banka etikoan parte hartu. Zure kontsumoa zure tresnarik onena da, ez mantendu berarekin pertsona gutxiren pribilegioetan eta gehiengoaren urritasunean oinarritzen den sistema eta bizitza modua. Arduraz kontsumitu, bidezko merkataritzaren, ekoizpen ekologiko eta iraunkorraren eta tokiko ekonomien alde egin. Lankidetza eta elkarrenganako sostengurako guneak sustatu, pertsonen arteko harremanak merkantilizatuta egon ez daitezen, edota genero, nazionalitate, jatorri etniko edota orientazio edo nortasun sexualarekin erlazionatutako pribilegioetan oinarrituta egon ez daitezen

Nazio Batuen Idazkari Nagusi Ban Ki Moonek oroitu zuen pertsona guztiek bizitza-maila egokia izateko eskubidea dutela, hala jasotzen duela Giza Eskubideen Adierazpenak. Hain zuzen, aurten bete dira 60 urte adierazpen hori onartu zela. Alde horretatik, hala azpimarratu zuen Ban Ki Moonek: Pobreziarekin bukatzeko gure lan horretan, arreta handia jarri behar dugu giza eskubideak eta guztion duintasuna errespetatzeko.

INFORMAZIO GEHIAGO:

Ban Ki Moonen mezua

Pobrezia Zero kanpaina

Adierazpena

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco