Azken berriak
atzera ES|EN
Nazio Batuetako aholkulari izendatu dute ura izateko giza eskubidearen defendatzailea

Miguel d'Escoto Brockmannek, Nazio Batuen Batzar Nagusiko presidenteak, Maude Barlow kanadar ekintzailea izendatu du ur-gaietako lehen goi-aholkulari.

Dscoto presidenteak iragarri duenez, Batzar Nagusiaren 63. bilkura-aldian Nazio Batuen Hamarkadako Ura, bizi-iturri 2005-2015 proiektuaren xedeak lortzeko lan egitea izango da bere presidentzako lehentasuna.
Barlowek adierazi du izendapen hori aukera paregabe dela, ura guztion ondasuna eta giza eskubidea dela defendatzeko.

Kanadarren Kontseilu Nazionaleko presidentea da Maude Barlow, Kanadan eragin publikorik handiena duen erakundeko presidentea, eta Planeta Urdin Proiektuaren sortzailea (Blue Planet Project). Nazioarte mailan dihardu lanean, ura giza eskubidea dela defendatzen.

Horrez gainera, 16 argitalpenen egile eta egilekide da, eta UNESCO etxearen zuzendaritzapean egindako El derecho humano al agua: situacin actual y retos de futuro liburuan ere parte hartu du, egile gisa.

DEscoto presidenteak Maude Warlowi idatzitako eskutitza, aholkulari nagusi izendatzeko.

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco