Azken berriak
atzera ES|EN
UNESCO Etxeak ikastaro bat eman zuen uraren giza eskubideari buruz, Afrika Ezinbestekoa izeneko astean

Fernando Daz-Alpuentek, Uraren Hamarkadaren babeserako Nazio Batuen Bulegoan UNESCO Etxeko Aholkulari denak, eta Natalia Uribek, UNESCO Etxean Uraren Giza Eskubidearen ildoaren arduradunak, Afrika Ezinbestekoa ekimenean parte hartu zuten, Deustuko Unibertsitatean uraren giza eskubideari buruzko ikastaro bat ematen.

Joan den urriaren 21ean, Afrika Ezinbestekoa jardunaldietan honako gai hau jorratu zen: Ura, giza eskubidea. Fernando Daz-Alpuentek munduan ur segururik eta oinarrizko saneamendurik ez dutenen egoera azaldu zuen, eta horrek giza eskubideen alorrean dituen ondorio larriak. Uraren munduko krisiaren kausak azaldu ziren, funtsean politikoak eta sozialak direnak. Natalia Uribek esan zuenez, egoera hori ikusita, oinarrizkoa da ura giza eskubide bilakatzea. Horregatik, eskubide horren esanahia eta inplikazioak aurkeztu ziren, bai eta mundu mailan egiten ari diren aurrerapausoak ere.

Afrika Ezinbestekoa ekimenak bere helburuen artean du, batetik, herritarrei Saharaz hegoaldeko Afrikaren aniztasuna agerian jartzea eta hurbiltzea; eta, bestetik, azterketa eta eztabaida bultzatzea, kontinente hori ezagutarazteko. Programak hainbat kultura-ekimen ditu, eta bi egunetako ikastaro bat; aurten, uraren giza eskubideari buruzkoa izan da ikastaro hori. Bigarren egunean, Kongoko Errepublika Demokratikoko eta Ruandako kasu praktikoak landu ziren.


Uraren Giza Eskubideari buruzko aurkezpena.

Fernando Daz-Alpuente krisiaren zifrak aurkezten

Ura giza eskubide gisa erabiltzeak krisiari aurre nola

egin diezaiokeen azaldu zuen Natalia Uribek.

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco