Azken berriak
atzera ES|EN
Urriaren 17tik 24ra: Nazioarteko Erakundeen Sistema sakonki Erreformatzeko Kanpaina

UBUNTUk, sozietate zibileko sareen mundu-mailako foroak, Nazioarteko erakundeen sistema sakonki erreformatzeko mundu-mailako kanpaina babesteko deialdi berezi bat egin nahi du. Urriaren 17tik 24ra egingo da kanpaina hori; pobrezia desagerrarazteko nazioarteko egunetik Nazio Batuen nazioarteko egunera, hain zuzen ere.

Kanpaina eta haren helburuak indarrez hedatu nahi dira aste horretan zehar, gero eta pertsona eta erakunde gehiagok parte har dezan.

2002an sortu zenetik, mundu osoko 2.100tik gora erakundek eta 41.000 pertsonak baino gehiagok babestu dute kanpaina.

Nazioarteko erakundeen sistema sakonki erreformatzeko mundu-mailako kanpainaren helburu nagusiak bi dira: batetik, prozesu bat abiaraztea, nazioarteko erakundeen sistema sakonki erreformatzeko, eta, bestetik, prozesu horretan ahalik eta mundu-mailako eragile gehienek parte hartzea (nazioarteko erakundeek, estatu- zein eskualde-mailako parlamentu eta gobernuek, komunikabideek, sozietate zibilak, eta abar).

INFORMAZIO GEHIAGO:

Nazioarteko erakundeen sistema sakonki erreformatzeko mundu-mailako kanpaina

UBUNTU - Sozietate zibileko sareen mundu-mailako foroa

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco