Azken berriak
atzera ES|EN
UN BOOK DAYS: Liburu-azoka Nazio Batuetan

Nazio Batuen Informazio Publikorako Sailak bere lehenengo liburu-azoka antolatu du: UN book days. Urriaren 9 eta 10ean New Yorkeko egoitza nagusian egin duten azoka horretan erakundearen agerkari eta informazio-baliabide guztiak eman dituzte ezagutzera.

Nazio Batuen Sistema osatzen duten erakundeek (UNESCO, FAO, Lanaren Nazioarteko Erakundea eta Osasunaren Mundu Erakundea, besteak beste) parte hartu dute liburu azokan, eta beren materialak aurkeztu dituzte.

Erakusketa horrekin batera, hainbat komunikazio eta hitzaldi eman dituzte, bai Nazio Batuen Sistemaren argitaratze lanari buruzkoak, bai haren datu-baseei buruzkoak. Halaber, agerkari eta informazio-baliabide berriak aurkeztu dituzte, hala nola: HIESari buruzko munduko txostena (2008), Munduko Bankuak egindako giza segurtasunari buruzko atlasa, eta Nazio Batuen Erakundearen urtekari guztiak kontsultatzeko aukera ematen duen webgune berria.

INFORMAZIO GEHIAGO:

UN book days

INFORMAZIO OSAGARRIA:

HIESari buruzko munduko txostena (2008)

Giza segurtasunari buruzko atlasa

Nazio Batuen Erakundearen urtekariak

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco