Azken berriak
atzera ES|EN
IKASTAROA: NAZIO BATUAK ETA GIZA GARAPENA. Aisiazko Ikaskuntzen Institutua, Deustuko Unibertsitatea

UNESCO Etxeak Nazio Batuak eta giza garapena ikastaroa emango du, Deustuko Unibertsitateko Aisiazko Ikaskuntzen Institutuak antolatutako Kultur Aisia Unibertsitatean 2008-2009 prestakuntza-programaren barnean.

Basaurin egingo da ikastaroa, astearteetan 17:00etatik 18:30era, 2008ko urriaren 28an hasi eta 2009ko urtarrilaren 20a bitartean.
Izena emateko epea urriaren 24an amaituko da.

Nazio Batuak eta giza garapena ikastaroaren helburua da Nazio Batuen historia eta funtzionamendua ezagutaraztea, zenbait alorretan (Giza Garapena, Ingurumena, Hezkuntza, Kultura, Teknologia Berriak, eta Migrazioak eta Giza Garapena) egindako lanaren berri emanez.
Horretarako, hainbat gai landuko dira: Nazio Batuen sorreraren historia eta erakundearen egitura; milurtekoko garapen-helburuak eta gizarte zibila; ura izateko giza eskubidea eta bakerako giza eskubidea; iraunkortasuna bermatzeko moduko garapena; aldaketa klimatikoa; kultura-ondarea; eta migrazioak XXI. mendean, besteak beste.

Ikastaroaren egutegia
Urria: 28
Azaroa: 4, 11, 18, 25
Abendua: 2, 9, 16
Urtarrila: 13, 20

INFORMAZIO GEHIAGO:

Aisiazko Ikaskuntzen Institutua

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco