Azken berriak
atzera ES|EN
UBUNTUren KOMUNIKATUA: Garapenerako Finantziazioa eta Dibisa Transakzioen Gaineko Zerga Globala

UBUNTUk Gizarte Zibileko Sareen Munduko Foruak komunikatu bat zabaldu du: Milurtekoko Garapen Helburuak betetzeko, eta elikagaien krisiari, klimaren krisiari aurre egiteko: sor dezagun Dibisa Transakzioen Gaineko Zerba Global bat, garapenerako finantziazio-iturri izan dadin.

Irailaren 22tik 26ra bitartean, Milurtekoko Garapen Helburuei buruzko Goi Mailako Bilera egin da New Yorken. Mundu osoko estatuburuak eta gobernuburuak bilduko dira bertan. Aldi berean, NBEk 63. Batzar Nagusia egin du.

Geroago, 2008ko azaroaren 29tik abenduaren 2ra bitartean, Doha-n (Qatar), Garapenerako Finantziazioaren Jarraipenerako Nazioarteko Konferentzia egingo da. Bertan, Monterreyko Akordioaren inplementazioa aztertuko da.

Horregatik, UBUNTUren komunikatuak proposatzen du Doha-ko bilerak Dibisa Transakzioen Gaineko Zerga Globala (CTT for FfD) sortzea, garapena finantzatzeko iturri gehigarri, seguru, egonkor eta iraunkorra izan dadin. Bildutako dirua Nazio Batuen fondo multilateralek jasoko dute, eta, hasieran behintzat, 2015erako Milurtekoko Garapen Helburuak betetzeko erabiliko da.

UBUNTUren web-orriaren bitartez, komunikatuarekin bat egin dezakezu.

INFORMAZIO GEHIAGO:

UBUNTUren Komunikatua: Dibisa Transakzioen Gaineko Zerga Globala

Milurtekoko Garapen Helburuei buruzko Goi Mailako Bilera

Garapenerako Finantziazioaren Jarraipenerako Nazioarteko Konferentzia

Dokumentua: Monterreyko Akordioa

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco