Azken berriak
atzera ES|EN
LJUBLJANA «2010eko LIBURUAREN MUNDUKO HIRIBURU» izendatu dute

Ljubljana hiria (Eslovenia) Liburuaren Munduko Hiriburu aukeratu dute 2010. urterako.

Liburuaren Munduko Hiriburu izendatu duten hamargarren hiria da. Ljubljanaren aurretik, Madril (2001), Alexandria (2002), New Delhi (2003), Anberes (2004), Montreal (2005), Torino (2006), Bogota (2007), Amsterdam (2008) eta Beirut (2009) hautatu zituzten.

Epaimahaikideen aktaren arabera, Ljubljana aukeratzea ahalbidetu duten arrazoi nagusiak izan dira, besteak beste, hiriaren kalitatezko hautagaitza, bai eta programa askotarikoa eta osoa ere; liburuen kateko eragile guztiek (argitaratzaileek, liburuzainek eta liburu-saltzaileek) zabal eta gogo biziz babestu dute, gainera.

UNESCO eta liburuaren eta argitalpenen sektoreko nazioarteko hiru erakunde nagusi [Argitaratzaileen Nazioarteko Batasuna (UIE), Liburu-saltzaileen Nazioarteko Federazioa (FIL) eta Liburuzainen eta Biblioteken Elkarteen Nazioarteko Federazioa (IFLA)] dira ekimen honen arduradun. Ekimena bera, hiriek liburuen eta irakurketaren sustapenean konpromisoa har dezaten laguntzera dago zuzendua.

Informazio gehiago:

UNESCO - Liburuaren Munduko Hiriburuak

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco