Azken berriak
atzera ES|EN
AURRERAPENAK EDATEKO URAN ETA SANEAMENDUAN: IKUSPEGIA SANEAMENDUAN txostena aurkeztu dute OMEk eta UNICEFek.

2008 Saneamenduaren Nazioarteko Urtearen erdi parera iritsi garen honetan, Aurrerapenak edateko uran eta saneamenduan: ikuspegia saneamenduan txostena aurkeztu dute. UNICEFek eta Osasunaren Munduko Erakundeak (OME) elkarrekin burutu dute lan hori.

Edateko urari eta saneamenduari loturiko helburuetan zer aurrerapen egin den zehazten du txostenak. Helburu horiek Milurtekoko Garapen Helburuetan jasorik daude. Eta, emaitzen argitan, Hamarraldia amaitzeko geratzen diren urteei begira joera zein izango den aztertzen du: Ura, bizi-iturria (2005-2015).

Gainera, munduan, eskualdeetan eta herrialdeetan gai honi loturik egin diren aurrerapenak baloratzen ditu txostenak. Historian aurreneko aldiz egin da halakorik eta horretarako eskala kontzeptu berritzailea erabili da. Horrek aukera ematen du saneamendurako jarduerak zehaztasun handiagoz erakusteko, eta adituentzat erraztu egiten du saneamendurako instalazioak erabiltzeko joerak nabarmentzea.

Maila orokorrean, aurrerapen agerikoak ari dira egiten edateko ura denen eskura jarri ahal izateko. Alabaina, saneamendua eta higienea oraindik ere ez da behar bestekoa munduko leku askotan. Txosten honen arabera, 1.200 milioi pertsonak ez dauka saneamendu egokirik eguneroko bizimoduan.

Saneamendu-sistemak, estolderia eta ur fekala tratatzeko sistemak gutxi daudelako edo baldintza txarretan daudelako, haurren biziraupena erabat mehatxaturik dago. Gai horri buruz hitz zuriekin baino ez da hitz egiten, baldin eta hitz egiten bada.

Behar ez bezalako saneamendua zuzen-zuzen lotuta dago sabeleko gaixotasunekin eta beherakoekin. Horien eraginez, 5 urtetik beherako milioika haur hiltzen da urtero. Haurren heriotza-tasaren arrazoi nagusietako bat dira gaixotasun horiek mundu osoan.

Ingurune batek ezin du higiene-baldintza egokirik izan gorotz-hondakin bidezko kutsadura baldin badago, nahiz eta hondakin horiek biztanleriaren zati oso txiki batetik etorri.

Hutsuneak hutsune eta beharrak behar, aurrerapauso batzuk eman dira azken urteetan. Gero eta jende gehiagok ditu eskura saneamendu egokia bermatzen duten instalazioak; hau da, gero eta jende gehiagorengana iristen dira ur fekalak tratatzeko zerbitzuak; elikagaiak eta iturburuak ez kutsatzeko moduan tratatzeko zerbitzuak, alegia.

INFORMAZIO GEHIAGO:

Aurrerapenak edateko uran eta saneamenduan: ikuspegia saneamenduan txostena

OME Ura, saneamendu eta osasuna

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco