Azken berriak
atzera ES|EN
Uztailak 23: EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO KUDEAKETA HIDRIKOA IKERGAI DUEN KASU-AZTERKETA. EXPO ZARAGOZAn aurkezpena

Uztailaren 23an, asteazkenean, 19:30ean, Nazio Batuen pabiloian aurkeztuko da Euskal Autonomia Erkidegoko kudeaketa hidrikoa ikergai duen kasu-azterketa. Nazio Batuak erakundeak bi bider jarraian onetsi du kudeaketa hori, eta emango du horren berri.

Hiru urtez behingo txosten horrek uraren egoera orokorra zein den azaltzen du; politika hidrikoak eta egoerarik larrienak ditu aztergai, bai eta kudeaketa-eredu egokienak ere, eta kasu-azterketa gisa azaltzen ditu. Txostenaren aurkezpen ofiziala 2009ko martxoan izango da, Istanbulen egingo den Uraren Munduko Foroan.

Txosten horren aurrerapen bat bezala, EAEko Kasu-azterketaren aurkezpenean, honako hauek hartuko dute parte:

Carlos Fernndez-Juregui jauna, Ekintzetarako Nazioarteko Hamarkada Ura bizi-iturri, 2005-2015 ekimenaren aldeko Nazio Batuen bulegoaren koordinatzailea

Olcay nver jauna, WWAP Ur Baliabideen Ebaluatzeko Munduko Programaren koordinatzailea (UNESCO)

Ana Oregi anderea,Eusko Jaurlaritzaren Lurralde Antolamendu eta Uren Sailburuordea.

Aurkezpenean, Euskal Autonomia Erkidegoko kudeaketa hidrikoaren alderdi esanguratsuenak azalduko dituzte; izan ere, horiei esker lortu da berriro ere Nazio Batuen onespena.

INFORMAZIO GEHIAGO:

Euskal Autonomia Erkidegoko ur-baliabideen kudeaketa ikergai duen kasu-azterketaren laburpen txostena

http://www.euskadiexpo2008.com/eusk/index.htm

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco