Azken berriak
atzera ES|EN
KANTAURI ITSASERTZEKO LABAR-ARTE PALEOLITIKOA GIZADIAREN ONDARE IZENDATU DU UNESCOK.

UNESCOren Munduko Ondarearen Batzordeak Gizadiaren Ondare izendatu du Kantauri itsasertzeko Labar-arte paleolitikoa bere 32. Biltzarrean (uztailak 2-10, Quebec, Kanada).

Hamabost kobazulorentzat da aitortza hori: Euskal Herriko Santimamie, Ekain eta Altxerrirentzat; Asturiasko Tito Bustillo, Pea de Candamo, Llonn eta El Pindalentzat eta Kantabriako Chufn, Hornos de la Pea, El Castillo, La Pasiega, Las Monedas, el Pendo, La Garma eta Covalanas kobazuloentzat.

Estatu kideek beste 47 leku proposatu dituzte oraingoan Gizadiaren Ondarearen Zerrendan sartzeko, horietatik 13 natur-gune eta 34 kultura-gune (ikus zerrenda osoa). Proposamenetako bi mugaz gaindiko lekuenak dira eta beste bost, berriz, aurrez Zerrendan dauden leku batzuen zabalpenak dira.

Gaur arte, aparteko balio unibertsaleko 851 leku jasotzen dira Gizadiaren Ondare Kulturala eta Naturala Babesteko Hitzarmenean. 141 herrialdetan kokaturik daude leku horiek. 660 kulturalak dira, 166 naturalak eta 25 mistoak. UNESCOren Biltzar Nagusiak onartu zuen arestian aipatutako Hitzarmena, 1972an.

INFORMAZIO GEHIAGO:

UNESCOren Munduko Ondarearen Zentroa

UNESCO Etxea (2004). UNESCO eta Munduko Ondarea (pdf - 590 KB)

Ondareari buruzko UNESCOren Dossierra

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco